Irailak 16rako hitzordu berria jarri dute Mugarik Gabeko Txuntxuneroek (MGT). Oraingoan, jo muga, Zangoza (Nafarroa).
Martxa hartuta datoz ikasturte berriarekin MGTko kideak. Zangozara joango dira honakoan eta ohi duten gisan, bertan parte hartzeko deialdia, irekia da. Txistu doinuak hedatuz ondo pasatzeko plana, gidoia, ezaguna.
Egitaraua
Zangozako udalaren aurrean goizeko 10etan elkartuko dira, egunari hasiera emateko. Jarraian familia argazkia egingo dute. Lehen doinuen ostean, hamaiketakoa hartu eta kalejirari ekingo diote txistulariek.
Azkenik, bazkaria etorriko da, eguneko programa, ofizialki, bukatutzat emanez.
Kontaktua
Zehaztasun gehiago jakiteko eta bazkarian izena emateko bi bide izango dira: telefonoz, 685900928 edo 663876382 zenbakietara joz; email bidez, mariajesusmalon@gmail.com edo ztttxola@gmail.com helbideetan. Bazkarian izen ematea irailak 8 baino arinago egin beharko da.
Partiturak
Hemen dituzue eskura egunean joko diren kantak. Azken oharra, fa#ko txistua erabili beharko da.