Argazkia: Maxux Gerra
Abuztuaren 24an Garikoitz Mendizabal eta Xabier Zabalak kontzertua eskaini zuten Zarautzen, Santa Maria parrokian. Bikoteak ez zen bakarrik aritu, ondoan izan zituen Kabestri Ensenble taldearen hari boskotea, tronpak eta perkusioak,eta hainbat gonbidatu: Korrontzi taldeko Agus Brandiaran trikitilaria, Alberto Urretxu tronboi jolea eta Miren Fernandez abeslaria. Emanaldia, Zarautzen egiten den Udako Musikaldiaren egitarauaren barruan izan zen. Hona hemen hainbat pasarte bideoan jasoak:
Zarauzko Hitzak bideo labur hau plazaratu du:
Publiko artetik Eduardo Aranak irudiok jaso zituen: