Gure Txistu Soinuak barreiatuko dira Iruñean irailak 9

EHTEko Nafarroako sailak konzertua antolatu du Iruñean irailak 9rako eta bertan parte hartzera deitzen ditu txistulariak. Errepertorioa eta entseguen egunak zehaztu dituzte jada.

San Ferminetako alardearen ostean beste proposamen batekin datozkigu Iruñeako txistulariak. Kontzertu parte hartzailea honek Gure Txistu Soinuak du izenburua eta txistulariek artean ezagun diren hainbat pieza biltzen ditu: Amaiur, Mendiko Soinuak, Sorgin dantza edo eta Pello Joxepe adibidez.

Emanaldia irailak 9an eguerdiko 12etan izango da Iruñeako Gaztelu plazan. Udalak, Batasunaren Pribilegioa delakoa ospatzeko antolatu duen egitarauan txertatuta dago ekitaldia. Txistularien parte hartzera deitu dute antolatzaileek, EHTEko Nafarroako ordezkaritzak.

Entseguak

Abuztuak 28 eta 30, 19:30ean kale Nagusiko Civivox Condestablen.

Irailak 3, 5 eta 7an, 19:30ean Civivox Juslarrotxan, Arrotxapeako Maiteminduen pasealekuko 37. zenbakian.

Egitaraua

Amaiur
Mendiko Soinuak
Minueto
Ezpata Dantza
Biribilketa
Rapsodia II
Ozkorri
Baratze
Iztilargi
Txistulariak
Vals con Variaciones
Ecos Guipuzcoanos
Sorgin Dantza
Pello Joxepe
Elizondo, Baztan eta Gora biribilketak

Kontaktua

txistularirunea@gmail.com

Partiturak

Eskuragarri dituzue, bazkideen txokoan, hementxe.