Bergarako Txistu bandako zuzendari, Jose Migel Laskurain Caño, Huelvan (Andaluzia, Espainia) ospatuko den Mundu Mailako lehenengo Orkestra Zuzendari Topaketan parte hartuko du.
Abuztuaren 6tik 11ra Huelvan elkartuko dira munduko 40 herrialde ezberdinetatik hurbildutako 150 orkestra zuzendaritik gora, tartean Jose Migel Laskurain Caño txistulari eta orkestra zuzendaria. Irakasle lanak burutuko ditu Laskurainek, Errepertorio eta Teknika ikasgaiak eskainiz Mundu Mailako Orkestra Zuzendarien lehen topaketa hauetan.
Maestro Navarro Lara eskolak antolatutako jardunaldiok Siria izango dute ardatz. Bertan esku hartuko du Siriako Orkestra Nazionaleko zuzendari Missak Baghboudarian. Parte hartzaileek manifestu bat sinatuko dute herrialde Arabiarreko herritarrei elkartasuna adierazi, egoera salatu eta musika zein kulturaren balioak aldarrikatuz bakebiderako tresna gisa.
Jardunaldiok probestuz, filme bat garbatuko dute. Pelikulak 10 istorio kontatuko ditu, denak orkestra zuzendariekin lotuak. Bestalde, sarrerekin erdiesten diru guztia, Huelvako Minbiziaren Aurkako elkartearentzat izango da.
Azkenik, kontzertu erraldoi batekin agur esango diote ekimenari. Informazio gehiagorako, begiratu hemen.