Garikoitz Mendizabalek saretutako bideo labur honek hizpide eman digu, txistua eta inprobisazioaz mintzatzeko. Zestoarra azken urteotan Khami izeneko proiektuan dabil, Carlos Sagi perkusio joleak zuzendutako taldea. Baina, lehendik bagenuen jazza eta txistuaren arteko uztarketarik. 2002an Amaraun izeneko euskal jazz taldeak, lehen diskoan Xarmangarria abesti herrikoian oinarrituta pieza bat grabatu zuen. Bertan, kolaboratzaile gisa, Fermin Goñi txistulariak hartzen zuen protagonismoa. Horrela, Fermini jarraika, fandango inprobisatu batetik latin jazz, estiloko doinu batera salto egingo dugu bi bideo hauekin.
Honatx, lehenengo, bidea eman digun Garikoitzen fandango inprobisatua eta ondoren, Fermin Goñik eta Ache pa ti taldeak abenduan emandako kontzertuan grabatutako latin jazz kanta, udako egun hauetarako ezin aproposagoa: