50. urteurrena kontzertu jendetsu batekin ospatu zuten Zeanurin

Argazkiak: Zeanuriko Txistulari Taldea

Ekainak 16 egun zituenean, kontzertu berezia eskaini zuten Zeanurin (Bizkaia) bertako txistu taldearen 50 urteko historia ospatzeko. Ruper Lekuek zuzenduta, 150 musikari eta dantzaritik goiti aritu ziren 700 pertsonaren aurrean.

Zeanuriko frontoia mukuru bete zen Zeanuriko Txistu Taldeak prestatutako kontzertuaz gozatzeko ekainaren 16an. Taldearen 50. urteurrena ospatzeko ekitaldien barruan izan zen emanaldia. Arratsaldeko 8etan hasi zen ekitaldia, Ruper Lekueren zuzendaritzapean.

Ekitaldiak parte hartzaile ugari izan zituen: 72 txistulari; metal boskotea; gitarra, baxu, teklatu, bateria eta perkusioek osatutako konboa; akordeoia eta Xabi Aburruzagaren trikitia (azkenean, Kepa Junkerak etortzerik izan ez zuen); Igorreko Luis Iruarrizaga, Gasteizko  Arantzabela eta Zeanuriko abesbatzak; Mikel Urdangari, Gontzal Mendibil, Esti eta Olatz bikotea eta Nerea Zuloaga abeslariak; eta, azkenik, dantzariak Arratiako Arantzarte eta Zeanuriko Entzanderak taldekoak.

Ekitaldia arrakastatsua suertatu zen, publikora 700 bat pertsona elkartu baitziren.

Egitaraua

Raimundo Sarriegiren Ohorezko kontrapasa dantzatuz hasi zen emanaldia, jarraian lau abesti eskainiz: Ansorena eta Egañaren Herri, Benito Lertxundiren Erribera, eta Mikel Urdangarinen Munduari begiratzeko eta Inurriak. Josu Elberdinen Iaute, Iaute eta Pantxoa eta Peioren Azken dantza ezaguna etorri ziren gero. Lertxundiren Txori txikia eta Gontzal Mendibilen Araba Bagare kanta arrakastatsuekin biribilduz.

Iparragirreren Trapu zaharrak indartsuak Muskerraren baltsa Kepa Junkeraren doinu lasaiagoari eman zion txanda. Ondoren, Sabin Bikandik sortutako Alejandrona jota eta porruarekin dantzarien txanda izan zen, Xabier Zabalak egin Biribilketen poupurri batekin kontzertua ixteko. Bis modura Alma Llanera izeneko pieza eman zuten.