Iruñeako Gaztelu plazan, dantzaldiei berrekingo diete, ekainaren 12tik aurrera, Iruñeako Txistulari Taldearen eta Iruñeako Gaiteroen eskutik. Astearte eta ostegunero dantza egiteko aukera izango da hiriko udalak antolatuta.
Ekainak 12tik aurrera dantzaldiak itzuliko dira Gaztelu plazara. Txistu eta gaita doinuak izango dira bi orduz, bertaratzen den oro dantzara gonbidatzeko. Hauek ordutegiak eta emanaldien zerrenda:
Ekainak 12, 14, 19, 21, 26 eta 28, 19:30etatik 21:30era.
Uztailan saio bakarra izango da 3an, 19:30etatik 21:30era.
Abuztuak 16, 21, 23, 28 eta 30, 19:00tik 21:00era.
Irailak 4, 6, 11, 13, 18 eta 20, 18:30etatik 20:30era.