Txistulari aldizkaria: 1928ko lehen alea eskura

EHTEk 1936ko gerraren aurretik publikatu zituen Txistulari aldizkariak digitalizatu ditu. Lehen alea, jada eskuragarri dago gure webean, oso-osorik.

Euskal Herriko Txistulari Elkartea 1927an jaio zen. Txistulari aldizkaria, berriz 1928ko martxoa-apirilekoa du lehenengo zenbakia. Aldizkaria gerrarekin bere jarduna eten eta berrabiatzerakoan hutsetik hasi zen, horregatik bi garai bereizten ditugu: gerra-aurrekoa eta ostekoa.

Gerra aurreko lehenengo 10 aleak digitalizatu berri ditugu, eta pixkanaka webean bazkideen eskura jarriko ditugu.

Lehenengo zenbakia

Agur! Arrateko Ama” esaldiarekin abiatu zuten aldizkariko lehen alea. 1928 hartan, bi hilabetekaria zen Txistulari. Hainbat artikuluk irekitzen dute aldizkaria, deigarriak dira hasierako bi: Un tesoro que se pierde, danzas y moralidad pública izenekoa eta Otsoa ta txistularia.

Ale honek, 1927ko irailak 20 Arraten egindako batzarraren kronika eta argazkiak jasotzen ditu eta baita elkartearen lehenengo esatutoak. Olerki bat ere badakar, beste gauza askoren artean, Urduñako (Bizkaia) Biotzari eskeinia.

Musikari dagokionez, Aita Donostiak jasotako bi dantzekin abiatzen da, Zahagi dantza eta Korrea dantza, azalpen idatziekin jantziak biak. Jarraian, lehenengo obra publikatua Guridi maisuaren Inguruko dantza da. Urteagaren kontrapas batek ixten du musika atala.

Benetako altxorra, datu interesgarriz eta bitxikeriaz betea, bazkide guztien eskura pdf formatuan deskargatzeko aukerarekin. Benetako oparia.

Aldizkaria ikusteko klikatu hemen (soilik erregistratutako bazkideentzat eskura).


Bazkide egiteko, bidali zure datuak txistulari@txistulari.eus-era.

Bazkide egiteko informazio gehiago hemen.

Bazkidea bazara, baina ez bazaude web gunean erregistratuta, idatzi komunikazioa@txistulari.eus-era.