Argazkia: Elai Alai
Elai Alai elkarteak antolatuta, ekainak 9 eta 10 Portugaleten (Bizkaia), Folklore Azoka ospatuko da. Aurtengo edizioak, 13.a izango da, ekintzaz betea dakar egitaraua.
Dantza emanaldiak, kale animazioa, hitzaldiak, kontzertuak, erromeria, luthierrak, umeentzako jolasak… folklore azoka bilakatuko da Portugalete, ekainak 9 eta 10eko asteburuan. 13 urtez antolatu dute Elai Alai elkartekoek Portugaleteko Folklore Azoka. Ekimenaren zentrua azoka bera da, bertan folklorearekin zerikusia duen oro topatuko dugu, tartean txistugile eta danbolingile ezagunek beren lanak izango dituzte erakusgai eta salgai. Horrez gain, antolatzaileek egitarau oparoa prestatu dute.
Musikak presentzia nabarmena izango du azokan. Ekainak 9an, goizetik kale animazioa izango da hainbat talderekin, besteak beste Portugaleteko Txistuzaleak taldearekin. Egun osoan zehar musika tresnak egiteko umeentzako esku-lantegia eta, azokagunean, musika entzunaldiak eskainiko dira. 11etan umeen dantza emanaldia izango da: Berriztasuna, Ikusgarri, Lora Barri eta Elai Alai taldeen eskutik.
Eguerdian umeentzako jolasak 12:45ean eta 18:30ean herri kirola izango da. Larrain-dantza 14:30ean eta 19:00etan, berriz, erromeria izango da. Gauean, folk emanaldia, Asturias, Gaztela eta Galiziatik etorritako taldeek kontzertua eskainiko baitute 21:00etatik aurrera. Jarraian folk session bat iragartzen dute.
Igandean, hainbat ekintza errepikatuko dira, besteak beste, kale animazioa, oraingoan Elai Alaiko txistulariak izango dira bertan, entzunaldiak, umeentzako jolasak edo eta musikatresnak egiteko esku-lantegia. Eguerdiko 12etan, Portugaleteko 20. Dantza Sueltoko Txapelketa ospatzeko ordua izango da. 13:15an, bestetik, abesbatza kontzertua izango da eta 14:30ean larrain-dantza dantzatuko dute.
Azoka, larunbat eta igandez irekita izango da,goizez 11etatik 3 rak arte eta arratsaldean 5etatik 8etara.
Hitzaldiak
Bi egunetan hizlariak ere izango dira. Larunbatean Aingeru Berguices Euskal pandereterea: aitalengoaren urradura izenburupeko hitzaldia emango du 11:30ean. Ondoren, Juan Antonio Urbeltz arituko da Morir en la hoguera el martes de carnaval: representaciones dramáticas en Lantz y Lastovo izeneko mintzaldiarekin, 12:45ean.
Igandean, aldiz, Jotamentalari buruz jardungo da Patxi Laborda dantzaria.
Zehaztasun gehiagoren bila antolatzaileen web-gunera jo dezakezue.