Argazkia: Zarauzko Musikaren plaza
Gipuzkoatik bi berri labur dakartzagu, Urnieta, Zarautz eta Legazpi lotuz.
Legazpitik hasiko gara beraz. Herriko Goiz Deia txistu taldeak duen ohitura laudagarriaren berri jaso baitugu. Talde honek urtero Gipuzkoako herri bat hautatu egiten du, bertara joan eta kalejira bat eskaintzen du. Aurtengo aukera Zarautz izan da. Larunbat honetan beraz, maiatzak 19, 10:15etatik 11:30 bitartean legazpiarrek Zarautz kalez kale ibiliko dute txistuaren doinuak zabalduz.
Atzo,maiatzak 16, berriz Urnietan txistulari topaketa bat izan zen. Txanbolin Urnietako txistu bandak antolatua EHTEren baspean. Egunaren erakusgarri, saretu duten bideoa: