Argazkia: Andoni Lizarralde (CC)
Maiatzak 5ean izango da aurtengo Itziar (Gipuzkoa) auzo-herriko Erromeria Eguna. Hamar urte betetzen duen honetan, bertan izango dira parte hartzen Hernani eta Debako txistulariak. Ohi bezala, egitarau betearekin dator eguna.
Hamargarren urteurrena betetzen du Itziarko Erromeria Egunak. Aurtengo hitzordua maiatzak 5ean izango da. Andutz Kultur taldeak antolatuta, Euskal Herriko Txistularien Elkartearen babesa du ekitaldiak. Bertan izango dira Hernani eta Debako txistulariak. Haietaz gain, Hernanitik etorritako dultzaineroak, albokariak, fanfarrea eta Zubietako joaldunak arituko dira. Trikitilariak ere bertan izango dira, bost bikote igoko dira oholtzara: Ostolaza eta Narbaiza; Leire Zumeta eta Amaia Arza; Marisa Lasa eta Garazi Otaegi; eta azkenik, Jagoba eta Maddalen.
Egitarau betea
Eguna goizeko 11etan hasiko da kalejirarekin. Jarraian, hamabitakoa izango da plazan. Vianako eta Itziarko dantzarien emanaldiaz 12:15ean gozatu ahalko da. Ordu berean, Itziarko Bertso eskolak bertso saioa eskainiko du. Ondoren, ordu batetan, kalez-kale ibiliko dira musikariak. Ordu biak betzean, bazkari legea egingo dute. Bazkarian parte hartzeko txartelak maiatzak 2rarte izango dira.
Arratsaldean, 6etatik aurrera, erromeria izango da. Eta eguna bukatzeko, 21:30ean erromeri-afaria egingo dute trikitilariekin, “inguratzen den trikitilariak era librean” joko duelarik.