Jose Luis Cantabra Otxoa (Gasteiz, 1965) txistulariari elkarrizketa egin berri dio Noticias de Alava egunkariak. Hizpide bere proiektu berria, Araba Txistu Banda (ATB), izan du. Gogoeta orokorragoak plazaratzeko ere, probestu du aukera Murgian bizi den musikariak.
“Aldi berean, hain ezaguna eta hain ezezaguna. Euskal musikatresnen artean flauta bat izatekotan, txistua da eta hala ere, ezjakintasun handia dago beraren inguruan”. Ideia hori nabarmenduz hasten da elkarrizketa. Murgiarraren aburuz “helburua kalitateko interpretazio bat eskaintzea eta jendeak horrela jasotzea izan behar du, gu horra heldu nahi dugu”. Ideia honen inguruan sortu zuen ATB. Horretarako Arabako musikariak nahi izan zituen: Iker Larrauri, Christian Alemany eta Dani Compañon proiektura gonbidatuz. Izan ere, bere ustez, “kalitateko txistua entzuteko aukera gehiago” izan beharko lirateke.
ATBren lehen kontzertua errepasatuz, musika lanen “bertsio propioa” lantzen dutela diotso kazetariari, azpimarratuz, taldeak bere bide propioa egin nahi duela lanketa horretan indarra jarriz. Hurrengo zita ere aipatzen du: Donostian apirilak 22. “Kontzertu berezia izango da, Araba herrialdeari eskainia”.
Txistuaren irudia
“Asko garatu den eta garatzen darraien musikatresna dugu. Arazoa da, agian, gaizki ekaini dela”. Kexu da, “jende gehienak argazkiengatik, festengatik edo gaizki jotako aurreskuengatik” ezagutzen duelako txistua. Baina “badago eta egon da, txistuarentzat idatziriko musika asko, oraindik ezagutzera eman ez dena.” Eta, beren zioetako bat, ondare hori ezagutaraztea ere bada. Egoerari buelta emateko beharra ikusten du Jose Luisek, izan ere txistuak “gehiengoak uste duena baino askoz gehiago eman baitezake”.
Jatorrizko elkarrizketa osoa hemen.