Araba Txistu Banda eta Donostiako Udal Txistulariak elkarrekin

Arabari eskainitako kontzertu berezia prestatu dute, elkarlanean, Donostiako Udal Txistulariek eta Araba Txistu Bandak. Donostiako Araba Etxeak antolatuta, apirilak 22an,  hiriko udaletxeko biltzar aretoan izango da emanaldia, eguerdiko 12etan.

Gipuzkoako hiriburuko Udal Txistulariek eta Araba Txistu Bandakoek (ATB), emanaldi berezia prestatu dute apirilak 22rako. Donostiara Araba urbilduko dute, Araba Etxeak antolatuta eta San Prudentzio egunaren itzalpean, apirilak 28an arabarrek patroiaren eguna baitute.

Kontzertua, hiru zatian banatuko da. Lehenengo zatia, Jose Ignazio Ansorena Minerrek zuzentzen duen taldeak beteko du. Bigarrenean, Jose Luis Cantabrana Otxoak zuzendutako ATB arituko da. Hirugarrenik, bi txistu bandak izango dira elkarrekin.

Errepertorioa erabat arabarra izango da, sorpresaren bat tarteko.

Egitaraua

1.zatia: Donostiako Udal Txistu Banda

Mendiko Soinuak  Jesus Guridi (1886-1961)

Bendaña (Veneziar Kontzertua) Luis Aranburu* (1905-1999)

Araba Jose Ignazio Ansorena (1953–)

 

2.zatia: Araba Txistu Banda

Artzain Pastorala José Mª González Bastida (1908-1997)

Txoriak Nere Baserriko Sagastian Luis Aranburu (1905-1999)

 

3.zatia: Donostiako Udal Txistu Banda eta Araba Txistu Banda

Baranbio José Uruñuela* (1891-1963)

Hartzaren ehiza Luis Aranburu* (1905-1999)

Diana (Gasteizko Danborrada) Raimundo Sarriegi* (1838-1913

*Egokitzapena: Jose Ignazio Ansorena.