Emakumea protagonista, Herri Musikaren 17. Jardunaldietan

Gaur, martxoak 16, hasiko dira Herri Musikaren  17. Jardunaldiak Oiartzunen,  martxoak 25 bitarte, emakumea izango da protagonista. Soinuenea fundazioak antolatuta, mintegiak, mahainguruak, dantza-plazan eta argazki erakusketa izango dira, Emakumeak herri musikan eta herri kulturan izenburu pean.

Gari Garaialdek ondutako Emakumeak Maskapean  argazki erakusketaren aurkezpenarekin hasiko dira aurtengo Herri Musikaren 17. Jardunaldiak. Aztergai izango dute, emakumearen esku-hartzea herri musikan zein kulturan, eta xede horrekin egitarau oparoa prestatu dute, gaurtik hasita martxoak 25 bitarte. Soinuenea fundazioak antolatzen ditu ekitaldiok. Fundazioa, duela hamar urte sortu zen, Juan Mari Beltranek bultzatutako Herri Musikaren Txokoa kudeatzeko.

Larunbatean, martxoak 24, mintegia izango da, hizlari izango direlarik Aingeru Bergices, Gurutze Lasa, Oier Araolaza eta Karine Etxeberria. Izpide izango dute emakumeen partehartzea, trikiliri, pandero-jole, aurreskulari eta kantari zein oro har sortzaile gisa. Jarrain bazkaria izango da Ibairgain elkartean, 10 euroren truke. Arratsaldean, Galiziako dantzei helduko diote Carme Campo eta Chus Caramés-ek, mintegi eta mahainguruan.

Igandean, martxoak 25, argazki erakusketaren bisita gidatua antolatu dute, Gari Garaialderen azalpenez jantzia. Ondoren, Alkarkide Txarangaren eskutik dantza-plazan eta bazkari batekin bukatutzat emango dira aurtengo jardunaldiak.

Antolakuntzaren oharra

Antolakuntzak ohartarazi du, ekitaldien sarrera doako dela, bazkarien kasuan, prezioa 10 eurokoa izango dela. Edozein kasutan, mintegi edo bazkarian partehartzeko aldez aurretik  komunikazio@soinuenea.eus helbidera idaztea edo 943493578 telefonora deitzea eskatzen dute.

Egitaraua

Martxoak 16, ostirala

19:00 Argazki erakusketaren aurkezpena Gari Garaialderekin Oiartzungo Udaletxeko Areto Nagusian.

 

Martxoak 24, larunbata

9:30-13:30 Mintegia  Oiartzungo Udaletxeko Areto Nagusian.

Aurkezpena: Iosune Cousillas (Oiartzungo kultura zinegotzia) eta Emilio Xabier Dueñas (Soinuenea-Lan Taldeako kidea).

Aingeru Bergices: “La panderetera: una grieta en el Patriarcado / Una visión de Género desde la Iconografía, la Organología y la Sociabilidad popular (1850-1936)”.

Gurutze Lasa: “Emakumearen irudikatzea XX eta XXI. mendeetako Trikitixan”.

Oier Araolaza: “Emakumea euskal dantzan: Aurreskua dantzatzen ez zuten poxpolinak”.

Karine Etxeberri: “Sorkuntza eta generoa, herri kantagintzan”.

14:00 Bazkaria  Ibargain Kultur, Jolas eta Kirol elkartean. (Bazkaria 10 euro)

15:30-19:30 Mintegia eta Mahaingurua Oiartzungo Udaletxeko Areto Nagusian.

Carme Campo eta Chus Caramés: “Andar cos tempos / Una invitación desde Galiza a revisar el baile tradicional con perspectiva de género.

Mahai ingurua: Itziar Navarrok moderatuta.

 

Martxoak 25, igandea

11:00 Argazki erakusketari bisita gidatua Gari Garaialderekin Oiartzungo Udaletxeko Areto Nagusian.

12:00 Dantza-plazan Alkarkide Txarangarekin Oiartzungo Done Eztebe plazan.

14:30 Bazkaria Ibargain Kultur, Jolas eta Kirol Elkartean. (Bazkaria 10 euro)

 

https://www.soinuenea.eus/eu/