Abenduaren 27an, 11:30etan Arriaga Antzokian egingo den ekitaldian jasoko dute Txirene of the year 2017 saria, Mikel Bilbao eta Josetxu Jauregi txistulariek, BilbaoHistoriko-ren eskutik.
Auzo historikoen alde lan egiten duen erakundea da BilbaoHistoriko, eta 2013an Txirene of the year saria sortu zuen, erakundearen sorrera-gutuna sinatu zen egunean, errekonozitzeko bertakoentzako zein bisitarientzako Bilboko tradizio eta kultura zabaldu eta babesten duten pertsonen konpromiso eta lana.
Aurtengo Txirene of the year 2017 saria banatzeko ekitaldia abenduaren 27an egingo da, 11:30etan, Bilboko Arriaga Antzokian, eta Mikel Bilbao eta Josetxu Jauregi txistulariak izango dira sarituak, Bilboko ekitaldi sozial eta kulturaletan izan duten ibilbideagatik. Unai Aizpuru, BilbaoHistoriko erakundeko lehendakariak emango die saria.