Azaroaren 27an emango du denboraldi honetako hurrengo kontzertua, Bilboko Udal Txistulari Bandak. Kasu honetan, Ansorenatarrei omenaldi txiki ba egingo die, 20:00etan, Bilboko Euskalduna Jauregiko A3 aretoan.
Bilboko Udal Txistulari Bandak aurrera jarraitzen du 2017-2018 denboraldiko programazioarekin, eta hurrengo zita azaroaren 27an izango du, 20:00etan, Bilboko Euskalduna Jauregiko A3 aretoan.
“Ansorenatarren danbolina” izena jarri diote datorren emanaldi honi. Izan ere, , Ansorena familiari (Jose, Isidro eta Jose Inazio) omenaldi txiki bat eskainiko zaio; txisturako gehien idatzi duen sagari, hain zuzen ere. Honakoak entzun ahal izango dira, beste batzuen artean: “Beti Nigan gertu (zortzikoa)”, “Ertilari”, “Aguztin, Xantin, eta Juan Joxe”, “Kañoietan”, “Joxe Mari Maixua” eta “Euskal Herriko Zelaietan”. Kontzertu honetan Arkaitz Pascuas eta Nagore de las Cuevas, dantzariek hartuko dute parte.