Santa Zezilia, musikarien patroiaren eguna (azaroak 22) ospatzeko, hainbat kontzertu antolatu dira Barakaldon; baita txistu kontzertua ere.
Ostiralean hasi ziren Barakaldon, Santa Zeziliaren omenezko musika kontzertuak antolatzen, eta denetik izango da azaroaren 25era bitartean. Tartean, protagonismoa hartuko du Barakaldoko Txistulari Bandak ere.
Azaroaren 16an, hasteko, Barakaldo Antzokian kontzertua emango du, 20:00etan, Barakaldoko Udal Kontserbatorio Profesionaleko txistu ikasleek lagunduta.
Bestalde, bestelako hainbat kontzertutan ere laguntzaile lanetan ariko da Barakaldoko Udal Txistulari Banda; azaroren 17an, 20:15etan San Bizente elizan ariko da Schola Cantorum abesbatza laguntzen, eta azaroaren 25ean, 20:15etan San Jose Parrokian joko du, ASPACE elkartearen aldeko kontzertuan.