Nafarroako Organorako Musika Zikloaren 33. edizioaren barruan hainbat kontzerturekin gozatzeko aukera dago, irailaren 16tik azaroaren 16rako tartean, eta baita txistua entzuteko ere.
Urriaren 28an, XX eta XXI. mendeetako konpositoreek txistu eta organorako konposatutako jatorrizko lanak entzun ahal izango dira, Tafallako Andre Maria elizan, 20:30etan hasiko den kontzertuan. Sarrera doakoa izango da. Bertan, txistua jotzen ariko dira Iker Álvarez, Xabier Olazabal eta Aitor Urquiza, eta organoan, berriz, Jesús Martín Moro. Errepertorioa honakoa izango da:
- Lorenzo Ondarra (1931 – 2012)
- Aitziber
- Gure kariloiko bi soinu
- Tomás Garbizu (1901 – 1989)
- Euskal Suite I.
1. Kontrapasa ; 2. Minuetoa ; 3. Fandango – Boleroa - Euskal Suite II.
1. Gavota ; 2. Eibarko Kontrapasa ; 3. Ixil – Ixilik ; 4. Baratzeko Pikuak
- Euskal Suite I.
- Tomás Aragüés (1935)
- Mendi Haizeetan
- Padre Donostia (1886 – 1956)
- Eztai Taldea
- Mutillen karrika-eresiak
- José Luis Franzesena (1942)
- Sokamutila
- José Luis Cantabrana (1992)
- Fuga
- Sabin Salaberri (1934)
- Nondik Nora