Erromeria eta kontzertua, Donostiako Udal Txistulari Bandak

Erromeria izango da larunbatean, Donostian. Argazkia: www.bagera.eus

Larunbat arratsaldean erromeria izango da Donostiako Konstituzio Plazan, 18:30etan, eta igandean, ohi bezala, diana joko dute txistulariek 09:00etan, eta kontzertua emango dute, 12:15etan.

Iganderoko hitzorduez gain, Donostiako Udal Txistulari Bandak beste zita bat ere izango du hil honetan; erromeria, hain zuzen. Larunbat honetan izango da, urriaren 21ean, 18:30etan Konstituzio Plazan. Donostiako Musika eta Dantza Eskolak eta Bagera Euskara Elkarteak antolatu dute, eta Aitziber Aiestaren gidaritzapean, ondorengoak dantzatzeko aukera izango da: Luzaideko martxak, Grabo (muxikoa), Kolkoenea/Iturrikoa (fandango eta arin-arina), Loiola (polka), Kuxkurio (muxikoa), Txurkoene (balts-fandangoa), Zazpikoak (muxikoa), Federiko (kontradantza), Jose Korta (jota), Teillagorry (muxikoa), Tolare (polka), Arantzako zortzikoa, Alunelul (Errumaniako dantza), Laburrak (muxikoa), Animalien kantak (pasodoblea), Fiteroko jota, Sokamuturra (arin arina), Zuberoako branlea, Herri dantza eta Iruñatarra (biribilketa).

Igandean, berriz, urriaren 22an, 09:00etan diana jo, eta 12:15 kontzertua emango dute txistulariek, Konstituzio Plazan. Oraingoan, ondoreangoak joko dituzte: Aloña Mendi (Biribilketa – Leonardo Santa Isabel); Murumendi (Zortzikoa – Mold: J.Ig. Ansorena); Aloña Mendi (Orri. / Arin. – Leonardo Santa Isabel); Danserye (T. Susato); Bi euskal dantza (Pablo Sorozabal); Znagoluze/ Altzega (Orr./Arin. – Mold: J. Ig. Ansorena); Anboto (Zortzikoa/Museta – Mold: J.Ig. Ansorena); Donosti (T. Garbizu); Parte Vieja Donostiarra (P.Ugalde – Mold.: J. Ig. Ansorena); eta Alkarrekin / Amaitzeko soinua (Orr./Arin. – Mold: I.Ansorena).