Mugarik Gabeko Ttunttuneroak, Lizarran

Urriaren 22rako Lizarran biltzeko zita jarri dute Mugarik Gabeko Ttunttuneroek. Hain zuzen, San Martin plazan elkartuko dira, goizeko 10:30etan, eta gosari txiki batekin gozatzeko aukera izango dute, San Andres Peñari esker.

Indarrak hartuta, dianari ekingo diote 11:00etan, eta kaleetan barrena ibiliko dira kalejiran, tabernaz taberna indarrak berreskuratuz, aldi berean. Eguerdiko 14:00etan geratuko dira, Casanova jatetxean bazkaltzeko.

Parte hartzera animatu nahi dutenek, urriaren 11 baino lehen eman beharko dute izena, 649 349 971 edo 948 55 15 17 telefonoetan (Felipe), 680 634 970 telefonoan (Peio) edo peio.azcona@hotmail.com helbide elektronikoan.

Gogorarazi dute Fa#ko txistua eramateko, eta errepertorioa honakoa izango da:

Biribilketak:
-Ai Simon eta Ai Mari Migel
-Segurako Alborada
-Edurne Maitia
-Betoño
-Gurea da
-Hego Haizea
-Ikusi Mendizaleak
-Sangüesa
-Santa Zezilia
-Trintxerpe
-Txiki

Arin-arin eta fandangoak:
-Baratze (arin-arina)
-Neska Zaharrak (arin-arina)
-Baztango Porrusalda (arin-arina)
-Andre Madalen (fandangoa)
-Lizarrakoa (fandangoa)
-Kaskagorria (fandangoa)

Bestelakoak:
-D.Martin baltsa
-Polka Pik (dantza)
-Lantzeko Inauteriak (dantza)
-Txapeloaz (dantza)
-Gorbeako Gurutzea (zortzikoa)
-Pedro de Zabala y Garay (zortzikoa)

Partiturarik faltaz gero, eskatu egin daitezke, izena ematerakoan.