Search
Loading Ekitaldiak

« Guztiak: Ekitaldiak

  • This event has passed.

Kepa Pinedoren kontzertu-hitzaldia Gasteizen

2018 Abendua 14 19:00 - 20:30

Kepa Pinedo txistulariaren kontzertu-mintzaldia Gasteizko Artium museoan abenduak 14an arratsaldeko 7etan, Txistuaz lagundutako dantza publikoa Zalduondon, Araian eta Agurainen (XIX. mendea eta XX. mendearen hasieran) izenburupean eta Aintzina Folk jaialdiaren baitan.

Sarrera librea izango da, lekua bete arte.

Kepa Pinedo (Gasteiz, 1962)

Musikaren inguruko hainbat ikerketa eginak ditu musikari honek. Historian lizentziatua eta Goi Mailako Musika tituluaren jabe, egun, Gasteizko Jesus Guridi Kontserbatorioan dihardu txistu irakasle. Udal Txistu bandako kidea zein Folklore Akademiako irakasle izana da Arabako hiriburuan. Zenbait musika eskoletan ere jardun du; Araiako Udal Bandako kide izateaz gain, Dulantzi, Gernika, Agurain eta Irungo kontserbatorioan irakasle ere izan da.

Ikerketa lana

2011n, Araiako aurreskuari buruzko lana aurkeztu zuen, eta horrek Araiako hurrengo urteko Kepa Deunaren jaietan dantza berreskuratzea posible egin zuen. 2016an José Uruñuela musikari eta koreografoari buruzko dokumentazio lana. Duela gutxiago, “El baile público con txistu en Zalduondo, Araia y Agurain” lana kaleratu du (Araian eta Zalduondon dagoeneko aurkeztutakoa).  Lana,batez ere, herriko plazetan txistuaren eta danborilaren inguruan egiten ziren dantzaldietan oinarrituta dago.

Txistua tradiziozko dantzekin eta soltearekin lotu izan dugu. Hitzaldi honetan, ordea, txistuaren ikuspegi ezezagunagoa azalduko digu Kepak; izan ere, helduta egiten ziren dantzetan txistua musika tresna laguntzailea zen. Halaber, txistuaren erabilera aldakorra zen garaian garaiko agintarien jarraibide moralen arabera. Txistuaren ezaugarri nagusietakoa da garaiako gustuak islatzen zituela, orduko dantza piezen interpretazioaren arabera. Horrela, errepertorioan elkartuta dantzatzen diren hainbat dantza mota zeuden:  schottisch, polka, habanera, mazurka, eta batez ere, baltsa.

Ikertutako lurraldean (Arabako Ekialdeko Lautada) zorionez, arestian aipatutako zenbait dantzen partiturak gorde dira. Lan honi esker, Zalduondo, Araia eta Aguraingo txistularien errepertorioen partitura zaharrak aurkitu dira; hitzaldian zehar horietako pieza batzuk entzuteko parada izango dugu.

Ekitaldia Aintzina folk jaialdiaren karietara antolatu da.

Xehetasunak

Data:
2018 Abendua 14
Ordua:
19:00 - 20:30