Loading Events
  • This event has passed.

Maiatzean, EHTEko logo berria bilatzeko lehiaketa martxan jarri genuen. 8 hautagai onartu zituen elkarteko juntak izendatu epaimahaiak, eta azken lehia bi hautagairen artekoa izan da. Berdinketa izanik emaitza, azken erabakia bazkideen esku uztea hobetsi da.

Logo lehiaketako finalistak hauek dira:

1. HAUTAGAIA:

2. HAUTAGAIA:

Erabakia bazkideen esku geratzen da.

Nola bozkatu

Bozka emateko bidea e-mailez izango da soilik. Bazkide bakoitzak behin bakarrik eman ahal izango du bozka. Horretarako komunikazioa@txistulari.eus helbidera mezua bidali beharko du, gaia adieraziz: LOGO BOZKA. Bertan, bazkidearen izen abizenak eta egindako aukera adierazi beharko du (1.hautagaia edo 2. hautagaia).

Epea

Boza emateko epea 2018ko urriaren 1etik urriaren 8ko goizeko 10ak arte izango da. Emaitza gure web-gunean argitaratuko dugu astelehenean bertan.

Lehiaketako oinarriak berri honetan kontsulta daitezke.

Logo biak formato ezberdinetan: