Partiturak, argazkiak, historia eta istorio ugari Tuterako Txistu Eskolak sortu duen blog berrian

Argazkia: 2018ko Gabonak Tuterako Txistulariak- Txistu Eskola

211 partitura, txistuaren historia Tuteran, argazki bilduma oparoa,… osagarri guzti hauekin bloga atondu berri du Tuterako Txistulariak-Txistu Eskola taldeak. Web gunea elikatzen eta osatzen jarraituko dute txistulariek, material interesgarria denon eskura jarriz.

Hainbat elementu interesgarri ditu Tuterako Txistulariak – Txistu Eskola taldeak sortu berri duen bloga. Taldeko zenbait kidek partiturak eta moldaketak egiteko duten gaitasuna probestuz, 211 partitura jarri dituzte eskura pdf formatuan deskargatzeko. Doinu hauetako asko moldaketa propioak dira eta entzuteko moduan ere badira, artxiboa mp3 formatuan eskura baitaiteke kasu askotan. Biribilketak, Erriberako kantuak, Euskal Herriko kantu ezagunak, dantzak, gabon kantak eta askotariko doinuak txistu bandarako moldatuta aurkezten dituzte.

Blogean taldeak bere burua aurkezteaz gain atal bata eskaintzen diote Tuterako txistularien historiari. Egunerokoari helduta berriz, argazki bilduma potoloa erakusten dute, aurrera eramaten dituzten ekintzen erakusgarri.

Bisitatzea merezi duen bloga osatu dute dudarik gabeko Tuterakoek, hemego loturan ikus dezakezue. Honako bideo hau ere eskegi dute, herriko txistularien bizitza laburtuz: