Argazkiak: Silboberri

Pasa den urriaren 30ean Silboberriko kideak Berlinen izan ziren Nazioarteko Musika Lehiaketan saria jasotzen. Trukean Felix Ibarrondoren obra bat estreinatu zuten Aitor Amilibiak eta José Antonio Hontoriak. Musikene kontserbatorioko ordezkariak osatu zuen euskal ordezkaritza Alemanian.

Berlingo (Alemania) Nazioarteko Musika Lehiaketak Silboberri, Felix Ibarrondo eta Musikene kontserbatorioa saritu zituen. Berlinen izan ziren Maribel Roldán  Silboberri elkarteko ordezkaria,  Aitor Amilibia txistularia eta Jose Antonio Hontoria soinujolea. Saria jasotzeaz gain obra bat estreinatu zuten ekitaldian: Berlinesa. Musika lan berri hau Felix Ibarrondok sortu zuen ekitaldi honetarako bereziki. Ekitaldia Berlin Philarmonie aretoan eraman zen aurrera. Silboberrik 20 urte daramatza lanean “txistua XXI. mendean kokatzeko bere ikusmoldea zabaltzen”.