Mugarik Gabeko Txuntxuneroak kolektiboak zita berri bat zehaztu du azaroaren 9rako Agoitzen (Nafarroa). Goizerako plana eta bazkaria antolatu dute txistulariek. Izena emateko azken eguna azaroaren 4a izango da.

Txistularien goiz-deiak antolatu diztuzte MGTko kideek Agoitzen azaroaren 9an. Hitzordua goizeko 9etan jarrita dute txistulariek, Angiluerreka elkartean. Hasteko eta behin gosari legea egingo dute parte hartzaileek Merkatu plazan10etan kalejirari ekingo diote, txistuak eta danbolinak astinduz. 11:15ean San Migel auzunera helduko dira eta bertan geldialdia egingo dute hamaiketakoaz indarrak hartzeko. Indar berrituta azken txanpari ekingo diote, akabera Nafarroa plazan izango delarik ordu bietan. Ondoren, hiruretan bazkaria izango da.

Izena emateko zenbaki hoentara idatzi beharko da whats-appa baliatuz: 687155089. Izen ematea e-mailez ere egin daiteke amaiagoitz@gmail.com helbidean. Parte hartzaileek 5euroko ekarpena egin beharko dute.

Eguneko partiturak hemen eskura daitezke. Erabiliko den txistua fa#-koa izango da.