Aiko taldeak ikastaroa ondu du irailaren 28 eta 29rako Urduñan Jotaren sistema (I) izenburupean.

Dantzaren zabalkundean darraite Aiko taldeko kideak, oraingoan jota hizpide izango duen ikastaroa prestatu du. Taldeak gaiaren inguruan egindako ikerketa eta sistematizazio proposamena azaldu nahi du bi eguneko jardunaldiotan. Jotaren sistema (I) izenburua jarri diote, izan ere, bigarren atal bat izango da aurrerago, tokian tokiko garapen eta egokitzapenak azalduko dituena.

Ikastaroa Urduñako hirian (Bizkaia) izango da, Orduña plaza hotel balnearioko dantza aretoan. Izena emateko informazio zehatza hemen duzue.