[BIDEOAK] Gabon giroan

Sei bideo dakarkizuegu hona gabon giro betean, Euskal Herriko txoko ezberdinetatik. Iruñeako kaleetatik Mesias Sarritan gabon kantaren doinuekin datoz Alfonso Iturriaren ikasleak, eguberrietako giro xamurrena hona ekarriz; Gasteiztik berriz iragarkia, Guridiren 10 melodiak eraberrituta abenduak 27an entzuteko aukera gogoratuz eta disko berriaren lagin bat erakutsiz belarrien gozagarri; Zarena Zarelako lapurtar dantza konpainiak 15 neska gazte protagonista dituen Hariz hari  ikuskizun ederra sortu du, hona dakargu zatitxo bat, ikuskizunaren ederraz testigu; Donostiako Udal Txistulari Taldeak goizean goiz diana eskeiniz esnatzen ditu goxo-goxo donostiarrak, etxeko epeletik entzuteko aukera dugu guk hemen; Bilboko Udal Txistulariek Euskalduna Jauregian emandako gabon kontzertuko pasarteak bilduta ikus ditzakegu baita, gu ere kantura bil gaitezen; eta azkenik, Josu Bergara kantariaren Etxe honetan abestia dakargu, txistularien parte hartzea ere baduena, kantuz agurtu dezagun 2018a.