Argazkia: Barrundiako Udala

Erre pui erre gabon zahar gauari loturiko ospakizun bat da, egun Arabako herri batzuetan gordetzen den ohitura. Urteari agur esateko, sutzarra piztu eta bertan zahar eta baliogabea erretzen da. Umeak etxez etxe ibiltzen ziren, kantuan eta urte zaharra laztozko panpin gisa aurkezten zuten, suan erretzeko. Hori gogoratuz, Gasteizko Judimendi auzoan jaia antolatu dute, Ordago folk taldearekin.

Gaztaina erreak, kantuak kontzertua eta dantza-plazan antolatu dute Gasteizko Judimendi auzoan abenduaren 22rako. Horrela, Arabako hainbat herritan oraindik bizirik den Erre pui Erre ohitura gogorazi nahi dute. Gabon zahar gauean, su handiak pizten dira herrietan, bertan zaharra eta erabilgaitza dena erretzeko. Agurainen adibidez, honako kanta abesten dute egun bertako haurrek:

“Erre, erre, zure gaitzak erre.
Erre, erre, urte zaharrekoa erre.
Erre, erre, erre beti erre.

Erre ipurdi erre a quemarle el culo a butierre (bis)
Tralaran, laran, tralaran laran, tralaran laran, laran, laran (bis)

Erre ipurdi erre urte osoko gaitzak erre
Erre ipurdi erre urte zaharrekoa erre.

Tralaran, laran, tralaran laran, tralaran laran, laran, laran (bis)

Erre ipurdi erre urte osoko gaitzak erre.
Erre ipurdi erre suan tramankuloa erre.
KEA – SUA – GARRA – hemen dago gure indarra, ihuuuuuuuu……. 

Jaia Gasteizen aurreratuko da baina, abenduaren 22an gaztainak, kantuak, dantza eta musika izango baitira Ordago Folken eskutik. Zuiako taldeak, bideoklip bat du ohitura onen inguruan: