Gasteizko Udal Folklore Akademiak argitaratutako kanta bilduma da Txistuka, hiru liburukiz osatutako ikas materiala, hastapenetako ikasleentzat aproposa. Udal Folklore akademiatik 3 sorta eman dizkigute gure irakurleen artean zotz egiteko.

Hiru liburuki 80tik gora kanturen partiturarekin fa-ko txisturako eta do-ko musikatresnetarako, kantak entzuteko CDak Play along formatuan eta CD multimedia bat audio eta partitura guztiekin (txistu, piano, bateria eta baxurako moldaketak). Horixe da Txistuka. Gasteizko Udal Folklore Akademiak osatutako material honen 3 sorta zozketatuko ditugu txistulari.eus atarian.

Parte hartzeko

E-mail bat bidali komunikazioa@txistulari.eus helbidera zuen izen abizenak eta herria adieraziz. Mezuan,  gure web guneari buruzko iruzkin txiki bat egitea eskatzen dizuegu: gustuko berri bat aipatu, proposamenen bat egin, kritika…

Zozketa, hurrengo astelehenean, euskararen egunarekin bat (abenduak 3),  goizeko hamarrak arte heldutako mezuekin egingo dugu eta web-gunean irabazleen izenak jakitera emango ditugu.

Sorta bakoitzak barne biltzen duena:

-Txistuka 1 liburua + CD

-Txistuka 2 + bi CD

-Txistuka 3 + bi CD

-CD multimedia PC/Mac

-Karpeta bat