Gaur Iruñean lehertu da festa, baina San Ferminak, Lesaka ere badira. Nafarroako herri honetan, uztailak 7a du berebiziko xarma. Zubigainekoa eguneko momentu miretsiena da, halaber dantzak, eta nola ez txistuak, egun osoa hartzen dute. Horren isla Eusko Ikaskuntzak 2012an bildutako irudiekin egindako bideo hau. Bihar, Lesakan izango direnen eta izan nahi, baina ezin izango direnen gozagarri izan bedi: