Argazkia: Euskal Astea Argentina 2013 (Euskal Kultura)

Etxepare Institutuak 2018ko dirulaguntzak eskuratzeko deialdia egin du.  Euskal musika “euskararen eremu geografikotik kanpo sustatzea eta zabaltzea” du xede.

Euskal sortzaileen mugikortasuna bultzatzeko asmoz dantza, artea, musika eta antzerki proiektuak diruz lagunduko ditu Etxepare Euskal Institutuak. Eskaerak maiatzaren 5a eta ekainaren 4a bitarte aurkeztu beharko dira.

Gehienez 350.000€ko dirutza jaso daiteke orotara. Musika bira batek 125.000€ko laguntza jaso dezake ata kontzertu berezi batek, berriz, 15.000€ artekoa.

Baldintzak EAEko aldizkari ofizialeko atal honetan argitaratu dira.


Erakunde deitzailea:

Etxepare Euskal Institutua
Tabakalera eraikina
Andre Zigarrogileak plaza, 1.
20012 Donostia
Tel: (+34) 943 023 400

Kontaktua:

Alberto Irazu
a-irazu@etxepare.eus
Tel: (+34) 943 023 402

Informazio osoa eta izen ematea Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoan.