Muga gainetik dantzan Aiko taldearekin

Sabin Bikandi txistulariaren Aiko Taldeari eskaini dio ETBk Oholtzan saioa. Muga gainetik dantzan kontzertu-erromeria abenduren 16an burutu zen Durangoko Plateruenea Kafe Antzokian, orain EITBko Nahieran web-gunean ikusgai dago.

Aiko Taldeak dantzaldi berezia prestatu zuen abeduaren 16an Durangoko Plateruenean, hainbat gonbidaturen parte hartzearekin: Bixente Martínez (Oskorri, Igelaren Banda…),  Kiki Bordatxo eta bere taldea, Iruñeako Jarauta 69 txaranga ezaguna eta Bizkaiko Gaiteroak.

Aiko Taldetik, honakoak izan ziren EITBko Oholtzan saioan zabaldutako emanaldian: Sabin Bikandi (txistu-danbolina), Alvaro Garcia(kitarra), Txus Aranburu (akordeoia), Amaiur Cajaraville (kontrabaxua), Vicent Zaragoza(perkusioa), eta Patxi Laborda, Ainhoa Odiaga eta Irune Arrizubieta (dantza maisuak).

Emanaldia hemen duzue ikusgai.