Azken berriak
Txisturako konposizioak sustatzeko lehiaketa
Euskal Herriko Txistulari Elkarteak antolatzen duen Txisturako Konposizio Lehiaketaren edizio berrian parte hartu nahi dutenek irailaren 30era arte dute dokumentazioa bidaltzeko.
Donostiako Txistularien Kontzertu Nagusirako deialdia
Donostiako txistulariek abuztuaren 9an izango den kontzertuaren berri eman dute. Parte hartu nahi duten txistulariek abuztuaren 2aren aurretik esan behar diote Xabier Muñozi.
Joseba Tobesi omenaldia Tuteran
Mugarik Gabeko Txuntxuneroek uztailaren 27an omenduko dute Joseba Tobes. Uztailaren 21aren aurretik eman behar da izena.
Mendaroko Danboligenak
Hamar eta hogeita hamar urte arteko 27 txistulari gazte elkartu ziren joan den ekainaren 21ean Mendaron.
Datozen ekitaldiak
Kontzertua: Donostiako Udalaren Txistulari Taldea
Donostiako Udalaren txistulari taldeak euskal txistularien tradiziozko doinuekin osaturiko kontzertua eskainiko du; dantza, kanta, biribilketa, obra…
Madalen aurreko XVIII. Txistulari Kontzertua
Urtero egin ohi den Madalen aurreko txistulari kontzertuan Alaitz Telletxea Tolosa eta Maider Zabalegi Galardi, Alaitz eta Maider bikote oiartzuarra, izango dira artista gonbidatuak.
Kontzertua: Jagoba Astiazaran eta Iñar Sastre
Txistu eta organo kontzertua emango dute Jagoba Astiazaranek eta Iñar Sastrek Ingurutxoaren inguruan izenburuarekin.
Euskal Herriko Txistulari Elkartearen helburua, gure kulturaren osagai garrantzitsu den txistua zaindu eta garatzea da: txistuak gure herri kultura eta tradizioan duen egitekoa bultzatzea eta, aldi berean, musika tresna honen aukera musikal eta sozialak ahal den gehiena landu eta aberastea.
JASO GURE AZKEN BERRIAK
Hilabetean behin gure albisteen buletina jasoko duzu posta elektronikoz.