- +34 943 528 613
- txistulari@txistulari.eus
Mugarik Gabeko Txuntxuneroek deituta, Euskal Herriko bazter ezberdinetatik etorritako ttunttuneroak elkartuko dira Faltzesen.
Goizeko bederatzi eta erdietan Foruen plazan elkartuko dira. Kalejiran ibiliko dira hamaikak arte, galdutako indarra berreskuratzeko geratuko dira orduan. Hamaiketakoaren ondoren berriro kalejiran abiatuko dira. Ordu bata eta erdietan Makaia dantza taldearekin elkartuko dira azken txistu saioa jotzeko.