- +34 943 528 613
- txistulari@txistulari.eus
Urtero egin ohi den Madalen aurreko txistulari kontzertuan Alaitz Telletxea Tolosa eta Maider Zabalegi Galardi, Alaitz eta Maider bikote oiartzuarra, izango dira artista gonbidatuak.
Bakarlari gonbidatu berezia ere izango dute aurtengoan; Izar Inbuluzketa (Iruñea), Euskal Herriko txistu bakarlarien Txapelduna azken hiru urteetan.
Haiekin batera arituko dira Errenteriako Udal Txistulari taldea, Errenteria eta Euskal Herriko txistulariak, Xenpelar Bertso Eskola, Ereintza Dantza Taldea, Herri Arte Eskolako dantza garaikideko ikasleak, Xanti eta Maialen (erraldoiak), Zaria Abesbatza, Aritz Lonbide (tronpeta), Ricardo Navas (tronpeta), Iñaki Zudaire (saxofoia), Txomin Gamborena (tronboia), Andoni Garcia (gitarra), Jose Luis Alonso (baxua) eta Imanol Elizasu (teklatua). Aurkezle lanetan Garazi Urdanpilleta arituko da.
Iaz Eñaut Elorrietarekin egin moduan, Alaitz eta Maiderren abesti esanguratsuenak joko dituzte Zumardian jarriko den oholtzan, herritarren gozamenerako.
Horiez gain, aurten Isidro Ansorena Donostiako Udaleko Txistulari taldeko zuzendari zenaren heriotzaren 50 urteurrena izanik, berak konposatutako hainbat obra ere joko dituzte.
EGITARAUA
Mendi aldera I. Ansorena
Gipuzkoako ereserkia
Amona Kontxa I. Ansorena
Ana Mari I. Ansorena
Ispiluaren aurrean Alaitz eta Maider
Amets bat Alaitz eta Maider
Maritere I. Ansorena
Prantxixka Martina I. Ansorena
Birigarroa I. Ansorena
Txistu bakarlaria: Izar Inbuluzketa
Diruaren pasarela Alaitz eta Maider
Txanpon baten truke Alaitz eta Maider
Nere herriko jaiak I. Ansorena
PARTE-HARTZAILEAK
Zuzendaria: Xabier Vesga Elizalde
Errenteriako Udal Txistulari Taldea
Euskal Herriko txistulariak
Artista gonbidatuak: Alaitz eta Maider
Aurkezlea: Garazi Urdanpilleta
Xenpelar bertso eskola
Zaria abesbatza
Ereintza dantza taldea
Erraldoiak: Xanti eta Maialen
Tronpeta: Ricardo Navas eta Aritz Lonbide
Saxofoia: Iñaki Zudaire
Tronboia: Txomin Ganborena
Gitarra: Andoni Garcia
Baxua: Jose Luis Alonso