Isidro Ansorena

(Hernani, 1893/05/15-Donostia, 1975/08/20)

Hernaniko Udal Txistulari hasi zen 14 urterekin, eta Donostiako Udal Txistulari Bandako lehen txistua izan zen gero, bizitza osoan zehar. Txisturako hainbat obra konposatzez gain, konpositore ezagunak bultzatu zituen txisturako obrak idaztera. Era berean, Isidro Ansorena izan zen txistua, Donostiako Musika Kontserbatorioan sartzea lortu zuena. Irakasle ere aritu zen, eta txistua jotzen ikasteko metodoa sortu zuen. Bestalde, txistu egile ere izan zen, eta afinazioa eta hotsa hobetzeko lan handia egin zuen. Azkenik, gerra zibilaren ondorenean, lan handia egin zuen Euskal Herriko Txistulari Elkartea berriro martxan jartzeko, eta Txistulari aldizkaria bultzatzeko.

Lotura duten artikuluak:

  • Perfil biográfico de Isidro Ansorena (Maitasuna, Txistulari aldizkaria, 83.zenb. )
  • Ansorena maestro de txistularis (Javier Hernández Arsuaga, Txistulari aldizkaria, 83.zenb.)
  • Isidro, maixu eta laguna (Aitor Arozena Muxika)
  • Palabras de Isidro Ansorena tras recibir la Medalla de Oro de la Asociación de Txistularis
  • Catálogo de obras musicales de Isidro Ansorena (para txistu, para txistu y canto, para canto)