Search
Loading Ekitaldiak

« Guztiak: Ekitaldiak

  • This event has passed.

Txistulari elkarretaratzea eta omenaldia Tuteran

2019 Uztaila 28 15:00 - 17:00

Uztailaren 28an, txistulariak Tuteran elkartzeko deialdia egin dute. Omenaldia, kalejirak eta bazkaria antolatu dituzte Beterri elkarteko kideek, Tuterako Txistu Eskola, Mugarik Gabeko Txuntxuneroak eta Tuterako Txistulariak Lehenengoak taldeen laguntzaz.

Goizeko 10:30ean Beterri elkartearen egoitzan ongi etorria eskainiko diete parte hartzaileei, hamarretako batekin batera. Familia argazkia egin ondoren, omenaldia egingo diote Luis Maria Vital musikariari 11etan. Ordu bat beranduago, kalejirari ekingo diote. Bidean poteoa ere egingo dute txistulariek, ordu bietan Tuterako Kasinoan bermuta egingo dutelari. Jarraian, San Jaime plazan erraldoien konpartsarekin bat egingo dute, kalejiran Udaletxeraino lagunduz. Azkenik, bazkaria izango dute partehartzaileek Remigio hotelean. Bazkalostean, beste omenaldi bat eskainiko diote Luis Maria Vitali eta musikari lekua egingo diote baita.

Zehaztasun gehiagorako irakurri berri hau.

Xehetasunak

Data:
2019 Uztaila 28
Ordua:
15:00 - 17:00