Search
Loading Ekitaldiak

« Guztiak: Ekitaldiak

  • This event has passed.

Txistu eta organo kontzertua Andoainen, Ansorena eta Garciaren eskutik

2018 Azaroa 24 20:00 - 21:00

Azaroak 24  Andoainen (Gipuzkoa) txistu eta organo kontzertua Jose Ignazio Ansorena eta Ana Belen Garciarekin, arratsaldeko 8etan San Martín de Tours elizan.

Kontzertuaren nondik norakoak horrela azaldu dizkigu Ansorenak berak:

Programa honek ordu beteko iraupena izango du eta, ohiko bikotea ez badira ere, elkartzean euren nortasunen mesedetan aritzen diren bi tresna batzen ditu: organoa eta txistu-danbolina. Hasieran Donostiako Santa Maria Basilikako organo jotzaile izan ziren Mateo Albéniz, José Juan eta José Antonio Santesteban aita-semeren omenaldi moduko printzak erakusten ditu. Hirurok herri musikari ekarpen mamitsua egin zioten. Haien ondorengoa eta lanaren jarraitzailea da Ana Belén García, eliza beraren organo jotzaile titularra.

Jarraian XIX mendearen amaieratik gure egunetara txistu musikaren erakusketa dator, egileen artean izen handiko musikariak agertzen direlarik. Berezitasun bitxia du ordea: obrak libanotar musikari batek, Naji Hakimek, txistuaren hotsak liluraturik, egokitu ditu bikote egitura honetara. Programaren amaieran gure garaietako estetika musikalaren eztandaren antzekoa gertatzen da egile honek berak sortutako Diptyque obra.

Programa

  • Sonata en Re……………………………………………………………… Mateo Albéniz (1755 — 1831)
  • Primitivo Himno-zortziko de San Sebastián……..……José Juan Santesteban* (1809-1884)
  • Bailes tradicionales vascongados………………….José Antonio  Santesteban* (1835-1906)
    Espata dantza. Alcate sonua. Gazte dantza. Nescachen escu dantza.
  • Kontradantza………………………………………………………….Eusebio Basurko** (1856-1921)
  • Mendiko soinuak……………………………………………………………….Jesús Guridi** (1886-1961)
    Minuetoa. Ezpata dantza. Biribilketa.
  • Itxastak……………………………………………………José María González Bastida** (1908-1997)
    Goizabarra. Eguerdian. Ilunabarra.
  • Txoriak………………………………………………P.Hilario de Olazarán de Estella** (1894-1973)
    Urretxindorra. Zozoa. Txantxangorria. Kukua.
  • Diptyque……………………………………………………………………………………Naji Hakim (1955—)
    Cantilène. Humoresque.

*Moldaketa: Jose Ignazio Ansorena

**Moldaketa: Naji Hakim

Xehetasunak

Data:
2018 Azaroa 24
Ordua:
20:00 - 21:00