Search
Loading Ekitaldiak

« Guztiak: Ekitaldiak

  • This event has passed.

Pasaian elkartuko dira Mugarik Gabeko Txuntxuneroak

2019 Maiatza 12 09:45 - 14:30

Maiatzaren 12an, Mugarik Gabeko Txuntxuneroak Pasaian (Gipuzkoa) elkartuko dira.

Eguna Itsas Mendi elkartean bilduz hasiko dute, kafea eta pastak hartuz gozaltzeko. 9:45ean izango da hori, ordu erdi beranduago kalejirari ekiteko, 10:15ean. Ondoren, itsasontzi batera igo eta itsasora irtengo dira paseoan, 11:15ean. Arrantza egiteko aukera ere iragartzen dute antolatzaileek irteera honetan.

Lurra hartu ondoren, Donibane plazara joko dute, bertan erromeria eskaintzeko ordu batean. Azkenik, 14:30ean bazkarilegea izango da parte hartzaileentzat.

Informazio gehiago, berri honetan.

Xehetasunak

Data:
2019 Maiatza 12
Ordua:
09:45 - 14:30