Loading Events
  • This event has passed.

Urtarrilaren 12an Donostian, kontzertu berezia eskainiko du Donostiako Udalaren Txistulari Taldeak, Eskola Gurutziaga Abesbatza eta beste lagun askorekin batera, San Sebastian egunaren iragarpena eginez eguerdiko 12etan Donostiako Udaletxeko areto nagusian.

Sarrera dohainik izango da aretoaren edukiera bete arte.

Eskola Gurutziaga Abesbatza, Kresalako Haur Danborrada, Eskolako Sastreen Konpartsa, Donostiarra Metal Boskotea eta beste hainbat lagun izango dira oholtzan txistulari taldearekin batera.