AITZIN-SOLASA

Baztango dantzak osatzen dute Maurizio Elizalderen errepertorioaren atalik nagusiena. Aita ere danbolinteroa izanik, berak irakatsi zizkion dantza gehienak. Beste batzuk orduko eta inguruko danbolintero zaharrengandik ikasiak ditu Badira, azkenik, beste instrumentistei jasotako doinuak (argitaraturiko orripeko, arin-arin eta biribilketak).Dakusagunez lehengo danbolintero zaharrekin harreman hestuak zituen Elizaldek. Hain zuzen, bera ere danbolintero zaharra dugu. Garai batetan bezala solfarik gabeko musikoa izanik entzumena du bere ikaskide bakarra. Entzumenaz baliatzen da usadioa, dantzak eta doinuak mantentzeko. Bere metodoa ohizkoa delarik jotzeko tankera ere betikoa du. Beraz, iragana eta oraina lotzeko Elizalderangana jo behar dugu, bere musika aztertuaz jatorriz txistuari dagozkion ezaugarriak finkatzeko. Hauxe da, beraz, lantxo honen helburua eta ez dantzari buruzko itun bat egitea.

Behin doinuen ezaugarriak aztertzen hasiz gero sailkapen bat egitea beharrezkoa gertatzen da. Ondoko sailkapena egiteko dantzen betekizuna hartu dut kontutan, eta ez doinuen ezaugarri musikalak, guztientzat berdinak bait dira, azken multzoko doinuentzat izan ezik.

Mutil-dantzak.
Sagar-dantzak, soka-dantza.
Eztai taldea eta ioiak.
Irri-dantzak.
Orripekoak, arin-arinak eta biribilketak.

1. MUTIL-DANTZAK

mutildanza.gif (21929 bytes)Mutildantzak dira Baztango dantza guztietan garrantzitsuenak, bai kopuruagatik bai eta betetzen duten eginkizun sozialagatik ere. Hona hemen bildutakoen zerrenda: Aurnitz urtez, Hiru puntukoa, Bilantziko, Zazpi Jauziak, Zozoarena, Txoriarena, Anartxume, Txerribegi Birigarroarena, Mando zaharrarena, Bilantziko txiki edo zaharra, Anoar haundi Ardoarena, Zahar-dantza, Musikoa, Tellarin eta Baztango zortzikoa. Oraindik ere beste mutildantza batzuk erantsi daitezke aurreko zerrendan, gaur egun ahaztuak edo dantzatzen ez direnak alegia (1). Eskutan duzun aldlzkari honetan azaltzen diren mutildantzak oraindik gaur egunean dantzatzen direnak dituzu. Hauekin ere badira, gainera, eritzi diferenteak (2), oinarrian bat badatoz ere. Hemen jasotako bertsioa Maurizio Elizalderena da, berak lotzen dituen bezalaxe jasoak. Euskal Herriko beste zenbait eskualdetan ere topa daitezke mutildantzak (3), bestalde, baina inon ez dute Baztanen bezalako garrantzirik.

Elizalderen eragina doinu guztietan nabaria bada, mutildantzetan hau areagotu egiten da musika tankera baten moldea antzematen delarik, nekazal danbolinteroaren musikarena alegia.

1.1. Tonua eta erregistroa. Kromatismoa

Sol Nagusia da tonurik erabiliena, doinu bakar batzutan, gutxienetan, Do Nagusia azaltzen bada ere. Erregistroa beheko Re eta goiko Solaren artean dago, nahiz eta tarteka beste nota batzuk azaldu. Neurri handi batetan erregistroak tonua baldintzatzen du, dakusagunez Sol Nagusia bait da tonurik egokiena, goitik tonikaraino eta behetik dominanteraino iristen da eta.

Goiko La oso pasarte gutxitan azaltzen da, eta gainera ia beti floreo bezala. Ez da, beraz, garrantziko nota doinu guztiak kontutan hartuz gero. Gainontzeko notak, Latik gorakoak alegia, ez dira azaltzen mutildantzetan, behin ere ez. Kromatismoekin berdin gertatzen da, baina hauek ikerketa berezi bat behar dute hurrengo lerroetan.

Aztertu dezagun orain Sol Nagusiaren kasua. Elizalde berak idatzitako partituretan ez da inoiz sosteniturik azaltzen. Jotzen duenean ere ez du aldakaririk egiten. Baina doinua aztertuz gero tonua Sol Nagusia dela ikus daiteke. Nola liteke orduan Soleko tonua izan eta sostenitua kontutan ere ez hartzea? Erantzuna erraza da: kromatismorik ez da erabiltzen musika tankera honetan.

Hau egiaztatzeko adibide eso adjerazgarria dago: Zazpilauziak. Elizaldek doinu hau jotzen duenean buelta bat Sol Nagusian jotzen du eta hurrengoa Do Nagusian. Bi tonutan doinua berdin berdina da, sensiblearen salbuespena izan ezik. Doinua Sol Nagusian jotzen duenean fa nota beti naturala egiten du. Zera da, kromatismoa (fa sostenitua) ez du erabiltzen, fa eta sol artean tonu osoa dago. Do Nagusian jotzen duenean, aldiz, si naturala egiten du. Aurretik Sol Nagusian jotako doinuarekin parekotasun osoa izateko si notak bemola izan beharko luke, sensiblea eta tonikaren arteko distantzia tonu osokoa mantentzeko. Kromatismo ezaren poderioz sensibleak tonikarekiko duen distantzia batzutan tonu osokoa eta beste batzutan tonu erdikoa da. Doinua Sol Nagusian dagoenean aipatutako distantzia tonu osokoa da (fa naturala) eta Do Nagusian dagoenean, berriz, tonu erdikoa (si soila).

Bigarren adibidea Mando zaharrenada. Sol Nagusian egon arren, Elizalderen partituran armadurak ez du fa sosteniturik. Ordea, azaltzen diren fa guztiak sostenituak dira. Elizalderentzako gauza bitxia omen da fa sostenitua eta horregatik fa guztien aurretik sostenitua espreski notatzen du behin behinekoak balira bezala, nahiz-eta arruntena klabearen armaduran jartzea izan, eta ez aldiro idaztea.

Fa sostenituaren, tratu berezia eta si bemolaren eza aztertu ditugu orain arte. Gainontzeko kromatismo guztien arrastorik ere ez dago, ez mutildantzetan ez eta Elizalderen ohizko erepertorioa osatzen duten beste doinu guztien artean ere. Argi dago, bada, kromatismorik ez dela erabiltzen musika tankera honetan.

1.2. Esaldiak

Mutildantza guztien artean badira batzuk zehatzmehatz sei, egitura berezia dutenak (5): pZazpi jauziak, Zozoarena, Txoriarena, Anartxume, Txerribegi Birigarroarena.egitura.gif (5562 bytes)

Doinu hauen egitura berdina da. Oroarki, bakoitzak bi esaldi sinple ditu, baina doinu osoa hainbat aldiz jotzen da, hainbat itzuli egiten zaio doinuari. ltzuli bakoitzean esaldien toki batzutan, partituran izartxo (*) ikurraz notaturik, konpasa bat gehitzen da “tope” batetara heldu arte.Orduan alderantzizko prozesua egiten da, hots, itzuli bakoitzean esaldiei konpasa bat kentzen zaie, jatorrizko esaldira iritsi arte. Mekanismoa ikusteko modurik onena ondoko eskema ikustea da, kasurik arruntena adierazten duena.

Hemen ikus daiteke doinuarl zortzi itzuli egiten zaizkiola guztira bederatzi lehenengoa kontutan hartuz gero), itzuli bakoitzean konpasen kopurua gehitu edo gutxitzen delarik. Nabarmenki konpasa itsatsiak kadentzia eta kadentzia erditan eransten dira, luzatu nahiean edo. Doinu guztiek eskema orokor hau errespetatzen dute.

Kasu bakar batetan itzuli kopurua ez da zortzikoa.Zazpi jauziak doinuan, orotan sinpleena, hamabi itzuli egiten dira. Beraz, gehienez sei konpas erantsi behar dira, mekanismo orokorra zehazki errespetatzen delarik.

Esaldi bakoitzaren konpasen kopurua kontutan hartuz gero zenbait esaldi mota ditugu. Badira zortzi konpasekoak (arruntena), bederatzikoa (Anartxume), hamarrekoa (Txerribegi) eta, azkenik hamabikoa (Zazpi jauziak, Birigarroarenarena). Aberastasun handia sei doinu izateko. Ezaugarri hau oso nabarmena da, izan ere egitura oso berdintsua dute ale lege berdinak jarraitzen dituzte esaldien konpasen kopuruan izan ezik. Hala eta guztiz ere esaldiekin zerikusia duen antzekotasun bat dute aurreko sei mutil dantzak guztiak: doinu bakoitzak funtsean bi esaldi ditu (Txerribegik bakarrik ez du betelzen, hiru bait ditu). Zergatik diot funtsean? Adibidez (Txerribegi)(5) benetan sei esaldi ditu, zera da, bi aldiz hiru, azken hiru esaldiak aldakuntza bat besterik ez direlarik. Gauza bera gertatzen zaio Birigarroarenarena doinuari, lau esaldi bait ditu, bi aldlz bi.Hau frogatzeko Elizaldek partituran honelaxe dio: “Zozoarena eta bere aldakuntza”. Aldakuntza hirugarren eta laugarren esaldiak dira. Gainera, partitura eta grabazioa ez datoz bat. Partituran Zozoarenaren aldakuntza dena grabazioan Birigarroarenarenaren aldakuntza hllakatzen da, ondoko irudian ikus daitekeen.

Irudian dakusagunez D eta E esaldiak doinu batetik bestera pasa dira, eta Elizaldek hau normaltzat ematen du, aldakuntza bat besterik ez bait da. Baina Elizalderen partiturak kontutan hartuz gero, mutildantza hauen egitura asko sinpletzen da. Dena den, antzineko bi mutildantza hartu eta bakarra egitea gauza bitxia badirudi ere ez da adibide bakarra (6). Bi doinu desberdinek esaldi batzuk berdinak eduki dezakete (7). Are gehiago. Baztango Zortzikoaren kasuan zenbait bertsio aztertu ahal izan ditut (Maurizioren bi grabazioak, Bere partitura bat eta Larraldetarren Baztango folklorea diska) eta guztiak diferenteak dira. Bertsio guztiak hasierako esaldiak dituzte bakarrik berdinak, gainontzeko guztietan anarkia txiki bat azaltzen da: esaldi berdinak baina orden desberdinean, beste doinu batzuren esaldiak ere azaltzen dira, esaldi kopurua ez da berdina bertsio guzietan…

Hasierako esaldiak markatzen dute zein dantza den. Dantzaren iraupena librea denez esaldien kopurua ere aldakorra da; danbolinteroak nahi duenean amaitzen du dantza, eta luzatzeko baldintza bakarra erritmoa eustea denez edozein esaldi baliagarria da. Horregatik nahaspilatzen dira gainontzeko esaldiak (8).

1.3. Erritmoa. Figurazioia

Mutildantza guztiek erritmo binario dute, zehazki 2/4, beti, Beraz, erritmoa guztien artean bakunena. Adiadura ere beti berdintsua da eta allegretto eta allegro artean dago.

Partituretan ikusi daitekeenez figurazioa ere xehea da, oinarrian negra.gif (1039 bytes). Beste figurazio batzuk ere badira, adibidez tresilloa eta lau kortxeaerdi, baina oso gutxitan azaltzen dira. Gainera baliteke hauek ere aldakuntza edo bariazioa izatea, ondoren ikusi daitekeenez.

1.4. Tresilloak. Apaindurazko notatxoak

Batzutan doinu baten zenhait bertsio topa daiteke. Adibidez, Txoriarena eta Zozoarena doinuen bertsio bat badu Azkuek bere kanta bilduman (9), hain zuzen Antonio Elizalderengandik, Maurizioren aitarengandik jasoa,

Lehen aipatu bezala. aitarengandik ikasi zituen Mauriziok dantzak. Hala eta guztiz ere, aita eta semearen bertsioak aztertuz gero dlferentzia batzu soma daltezke. Zein dago ondo? Biak, noski Danbolinteroak eragina du musikarengan, bere marka hor uzten du. Hau da, nere eritziz, musika tankera honen ezaugarririk nabariena hots, danbolinteroaren jotzeko moldera egokitzen dela musika. Modu honetan, belaunaldiz belaunaldi eta urteen poderioz doinu batek zenbait aldaketa jasan dezake, jatorrizko eta azken bertsioen arteko aldea estimagarria delarik. Ondorioz musika bizia dela esan daiteke, danbolintero bakoitzaren eraginez garatzen delarik.

lkusi dugu doinuak berez ez direla oso konplikatuak, eta askotan bederatzi itzuli egiten zaiela doinuei. Hainbeste aldiz jotzerakoan aberasteko bide bat aurkitzen saiatzen da Elizalde. Orain arte ikusi ditugu horretarako medio batzuk esaterako doinu guztla tonuz aldatzea (Sol N ~ Do N, Zapi jauziak doinuan), esaldi berriak eranstea,… Hona hemen beste bide bat: zenbait pasartean figurazioa aldatzea. Adibide argiena Zozoarena doinuan dugu:

Adibide hau kasu berezia da. Elizalderen partituran beti tresillo.gif (959 bytes)jartzen du eta jotzen duenean, berriz, beti puntillo.gif (901 bytes)egiten. Zein da bertsio zuzena, idatzia edo entzuna? Askotan bien arteko muga oso mehea da eta biak ontzat har daitezke, adibide honetan bezala. Aldaketa handirik ez dago doinuan. Beste batzutan. aldiz, argi ikusten da zein den jatorrizko flgurazio eta zein aldakuntza. Beste mutil dantzak ikusita puntillo.gif (901 bytes)da, ustez, jatorriz dagokion figurazioa, baina, tresilloaren bertsioa oker ez dagoela, aurrekoaren garapen bat dela, behin eta berriz, argi utzirik.

Tresilloaren barazioa nabarmena izan arren ez da bakarra. Hona hemen heste adibide batzu:

Esaldi baten bukaeran egiten den kadentzian aldakuntza hau areagotu egiten da. Figurazioaren aldetik ia beti puntillo.gif (901 bytes)puntillo.gif (901 bytes)egiten da, bainan batzutan nota batzuk ere aldatzen egiten dira.

Behin bariazioak aipatuz gero ezin ditut ahantzi apaindurazko notatxoak. Edonon eta edozein jotzen ditu: tioiak, txioerdiak, pasoak, mordenteak,… Edozein unetan apaindura bat bestearen ostean topa daiteke, jatorrizko doinua izkutatzen dutelarik. Apaindura erabiliena txioerdia dugu, eta nabarmenki mi eta si notekin egiten duena.zozoa3.gif (5647 bytes)
Medio guzti hauetaz baliatzen da Elizalde jatorrlzko doinu xehea aberasteko.

1.5. Azken kadentziak. Kodak

Elizalderen partiturak begiratuz gero kadentzien arrastorik ere ez da ikusten, ez eta aipamenik ere ez. Aldiz, lotzen duenean doinuaren amaieran beti beti kadentzia egiten du. Zergatik? Musika tankera honetan alferrikakoa da kadentzia idaztea, beti jo behar bait da. Hau ez da harritzekoa, beste adibide asko dira txisturako partituren artean. Orripeko baten partituran noiz azaltzen dira danbolinaren edota atabalaren kolpeak?

Puntu hau behln argituz gero, Elizalderen kadentzia ikustezin baina entzungarria nolakoak diren ikus dezagun.Beti Do Nagusian egiten ditu kadentziak, doinua Sol Nagusian egon arren (Salbuespen bakarra Zazpi jauziak doinua da, non doinua eta kandentzia Sol Nagusian bait daude. Hona hemen zenbait kadentzia.zozo4.gif (7593 bytes)

1.6. Danbolina

Danbolinaren kolpeak idaztea alferrikakoa da, nahiz eta bere eginkizuna oso garrantzitsua izan. Izan ere, inguruko herrietan, Euskal Herriko beste hainbat tokitan bezala, danbolintero edo ttun-ttun izenaz da ezaguna txistularia- Doinu batetan beti, hasieratik bukaeraraino, beti, danbolina entzuten da, erritmoa markatzen eta etenik gabe.Bakarrik azken kadentzian mututzen da une batez txistuak jotzen duena ondo entzun ahal izateko, baina kadentziaren amaieran berriz ekiten dio ttun-ttunari doinua benetan bukatzen dela azpimarratzeko.

2. SAGAR-DANTZAK ET A SOKA-DANTZA

Nekazal giroko danbolinteroen musika tankera ezagutu ahal izateko mutildantzak aztertzea behar beharrezkoa da, ezaugarririk garrantzitsuenak behintzat. Aurreko atalean azterketa hauxe egin dut. Honako atal hau osatzen duten Soka-dantza eta Sagar-dantzek aurretik esandakoa baieztatzen dute. Badute, baina, mutildantzekiko berezitasun bat, hots, neurrien aberastasuna. Izan ere, mutildantzetan soilik 2/4 ageri da. Oraingo doinuek, ordea, neurri ternarioa eta zortzikoa (5/8) ere erabiltzen dute. Are gehiago, dantza batek neurri bat baino gehiago erabil dezake. Hor dugu Soka-dantzaren adibidea. Hiru atalek osatzen dute dantza hau. Lehen atalak eta azkenak neurri binarioa dute. Honen antzekoa dugu Aunitz urtez! doinua: lehen atala astiro samar eta hirugarrena, berriz, aire biziz, mutildantza baten moduan.

Berezitasun aipagarriena bigarren atalean datza, bertan azaltzen bait da aurreneko aldiz zortzikoa (5/8). Badirudi, baina, oso gustokoa ez duela neurri hau Elizaldek.Berez zortzikoak ez ditu hiru zatiak berdinak eta erregulartasun eza hau musikan isladatzen dela esan daiteke, erritmoa ez bait da argi eta garbi markatzen, erritmoa ez bai dago zehatz-mehatz finkatua.

Sagar-dantzen ere antzeko zerbait gertatzen da. Erritmoa 6/8 dugu, baina tarteka 5/8ko neurri batzuk azaltzen dira esaldiaren erdian. Beranduago, berriz, 3/8ko neurriari ekiten dio eta amaiera arte honekin jarrai (10). Kasu honetan ere ezin daiteke esan erritmoa zehazki finkatua dagoenik, azken zatian izan ezik, nahiz eta neurrl erregulartasun ezaren ondorioa bakarrik ez izan. 1 4. atalean apaindurazko notak aipatu ditut: hementxe ditugu ba horren adibide adierazgarriena. Apainduren eraginez neurria zertxobait etentzen da neurri erregulartasun eza areagotuz. Mutildantzetan ezaugarri guztiak (erregistroa, tonua, kromatismoa, erritmoa,…) bakunak dira. Zera da, aukera guztien artean errezenak hartzen dira (kromatismo eza.neurria beti2/4,e.a.). Aipagarria da, beraz, Sagar-dantzan neurriaren lehen zailtasuna topatzean behar bezala egiten kostatzea. Honek zera esan nahi du: musika tankera honetan oinarrizkoa jotzen dela eta honelako salbuespenak, neurri irregularra, erabiltzen ohiturarik ez dagoela.

3. EZTAI TALDEA ETA IOIAK

lzenak dioenez eztaietan jotzeko doinuak dira. Eztai goizean emaztegaiaren etxetik elizaraino abiatzerakoan jotzen ohi ziren doinu hauek, mendli, baso edota kaleetan zehar bideko zenbait puntutan geldiune bat egin eta bertan emaztegaiari kopla batzu abesten zitzalolarlk.

Musikaren ikuspegitik apaindura ugaritasuna aipatu behar, bai eta noizbehinka neurri desberdineko konpasak tartekatzen direla. Ezin esan kalejirak direnik, baina bai baserritik elizarainoko ibilbidea alaitzeko erabili ohi dlrela. Beraz, eta inongo pausorik markatu behar ez denez, doinu huetan erritmoa mantentzea ez du mutildantzetan adina garrantzi. Horregatik hainbeste apaindura ipintzeko askatasuna, erritmoaren kalterako bada ere.

4. IRRI DANTZAK

Irri dantza sorta osatzen duen doinuek ez dute aipamen berezirik merezi musikaren ikuspegitik: guztien erritmoa 2/4koa da, tonoa Sol edo Do nagusia, doinu bakoitzak bi esaldi xehe ditu,… Zerbait aipatzekotan beraien eginkizun soziala azpimarratu beharko litzateke, doinu hauek parranda giroan jotzeko aproposak dlra eta. Hain zuzen ere, jostaketa dantzak izenez ere ezagunak dira. Joko bat asmatzen da eta musika ipintzen zaio lagungarri, horretarako edozein musika balialgarri delarik, aski da dantzaren zentzua mantentzea, aire bizia edo motela joaz. Batzutan musika etentzeak markatzen du jokoaren etena (adibidez, Katadera dantza (11), bestetan jokoa amaitzean amaitzen da ere musika. Horrexegatik, jokoaren iraunpena aldakorra delako, behar hainbat aldlz errepikatzen da doinua, batzutan jokoa irigarriagoa egin arren abiada bizkortzen delarik.

5. ORRIPEKOAK, ARIN-ARINAK ETA BIRIBILKETAK

Hauek dira jatorriz baztangoak ez diren dantza bakarrak, bai eta txisturako ez diren dantza bakarrak. jatorriz akordeoirako doinuak bait dira. Garai batetan txistua eta akordeoia entzun zitezkeen ia bakarrik nekazal giroan, bien artean harreman hestua sortzen zelarik. Arrunta zen, beraz, elkarren artean doinuak aldatzea, zera da, jatorriz txisturako diren obrak akordioaz jotzea eta alderantziz.Horrelaxe gertatu da bertan argitaraturiko orripeko, arinarin eta biribilketekin.

Berezitasun honek dantza hauen ezaugarriak baldintzatzen ditu. Aurretik azaldutako erizpideak ezin daitezke kasu honetan erabili. Oraintxe azaltzen dira lehendabiziko kromatismoak eta lehenengo aldiz Fa Nagusia tonua.Hala eta guztiz ere, goiko Latik gorako notarik ez da azaltzen eta tonua, kasu bakarrean, Kornelio orripekoan ezik, Sol edo Do Nagusia dugu. Txistuarentzako egokiak suertatzen dira, beraz, dantzok, jatorriz beste instrumento bati dagozkien arren.

6. ONDORIOAK

Maurlzio Elizaldek erakusten digu Baztanen txistua nola jo ohi den. Lehengo dantza zaharrak gordetzeaz gain orduko jotzeko moldea gorde du ere, era honetan txistuari berez dagozkion ezaugarriak garbi iraun dutelarik. Bere musika aztertuaz musika jatorriz erraza dela esan daiteke: alteraziorik gabeko tonuak (fa sostengaturik gabeko Sol Nagusia eta Do Nagusia), kromatismo eza, artikulazio errezeko notak (erregistro behekoretik goiko solaino), neurri eta erritmo konstanteak (gehienetan 2/4 eta allegretto), esaldi gutxi, labur eta xehe… Honek ondorio bat dakar: nekazal glroko musikak ahal bezain eragozpen baztertzen salatzen dela, erregulartasun eza batipat, eta aukera guztien artean menperagarrienak hartzen dituela bakarrik kontutan. Danbolintero bakoitzari dagokio berak nahi eta ahal duen moduan doinua aberastea. Zera da, danbolintero bakoltzak marka jartzen dio doinuari. Adibidez, apaindurazko noten erabilpen oparoa da Elizalderen kasuan doinua aberasteko mediorik arruntena, baina beste batzu ere badira. Dakusagunez, danbolinteroak eragina du musikarengan, bere kaxa zenbait aherastasun eransten bait dizkio.

Bada oraindik musikarengan eragina duen beste faktore bat, nahi gabekoa izan arren. Danbolintero zaharren hezkuntza musikala mugatua zen, doinuak entzunez ikasi behar zituzten, nekazal giroko danbolinteroak behintzat.

Solfarik ez jakitearen ondorioz danbolintero batek ahal zuen bezala irakasten zizkion dolnuak beste bati, eta era berean honek ahal zuen moduan lkasten Transmisio honetan doinu batek aldaketarlk jasan zezakeen Entzunez eta buruz ikasi beharrak arrisku bat badu, pasarte batzu ahazteko arriskua, alegia. Honen konponbidea pasartea ahalik eta modurik hoberenean moldatzea zen. Adibldez. Txoriarena eta Zozoarena doinuen bertsto bat badu Azkuek bere kanta bilduman (9), hain zuzen Antonio Elizalderengandik, Maurizioaren aitarengandik jasoa Lehen aipatu bezala, aitarengandik ikasi zituen Mauruziok dantzak Hala eta guztiz ere, aita eta semearen bertsioak aztertuz gero diferentzia batzu somatu ditezke, diferentzi nabariak batzutan. Eta bi bertsioak onartu behar dira, ezin esan bat edo bestea oker dagoenik. Musika bizla dela esan daiteke beraz, belaunaldi belaunaldiz bilakatu dena

Prozesu hau mende honen hasieran eten da, hain zuzen ere musika paperean jarri denez geroztik Gaur egunean Aita Donosti, Aita Hilario Lizarrakoa, R. M. de Azkue eta Maurizio Elizalderi esker beste batzuren artean, musika pentagraman dugu. Gaur egun Baztango dantzak ikasteko pentagramara jotzen dugu, doinua ikastea asko erreztu da beraz. Baina honekin batera lehengo ikasbidea galdu da. Hemen argitaraturiko partiturak gida gisa hartu behar dira, doinuaren muina hartu eta norberak nahi duen moduan apaindu eta egoklizeko, Maurizio Elizalde maisuki egiten duen bezalaxe.