BIDEOA: Aitor Huarteren Gradu amaierako kontzertu

Aitor Huarte Usurbil txistulariak, Gradu amaierako kontzertua eskaini zuen apirilak 26an Joaquin Maya Musika Eskolan, Iruñean. Kontzertua grabatu eta osorik eman du Xaloa Telebistak. Hemen duzue ikusgai:  

By | May 7th, 2018|Noticias|Comments Off on BIDEOA: Aitor Huarteren Gradu amaierako kontzertu

Arabako txistulari gazteak, Bastidan elkartuko dira

36 urteko ibilbide duen Arabako Gazteen Kontzertua Bastidara (Araba) helduko da maiatzak 19an. Ehun bat txistulari gazte bilduko dira Arabar Errioxako herrian kontzertua eskaintzeko. Arabako musika eskola eta kontserbatorio ezberdinetatik etorritako txistulari gazteak, urtero elkartzen dira kontzertu bat emateko eta urtero, herrialdeko herri ezberdin batean egiten dute, aurtengoan, Bastidari egokitu zaio. Edizio honetarako, ehun bat txistulari [...]

By | May 4th, 2018|Noticias|Comments Off on Arabako txistulari gazteak, Bastidan elkartuko dira

Jose Luis Ansorena Mirandari omenaldia Errenterian

Maiatzak 2an, Jose Luis Ansorena Mirandari omenaldia egin zion Errenteriako (Gipuzkoa) Udalak eta Eresbilek. Egun hunkigarri horren kronika igorri digu Iñaki Eguren Etxabegurenek, EHTEko lehendakariak. Gaur (maiatzak 2) 18:30ean, Errenterian, Jose Luis Ansorena Mirandari omenaldi berezia egin zaio Eresbilek eta Errenteriako Udalak antolatuta. Jose Luisek gaur bertan 90 urte bete dituela aprobetxatuaz, orain arte Musika Plaza [...]

By | May 3rd, 2018|Noticias|Comments Off on Jose Luis Ansorena Mirandari omenaldia Errenterian

Zuberoako dantzari eta musikarien kontuak, Bedaxagarren liburu berrian

Argazkia: Syntorama "Maskaradako dantzari fin hura, nor zen? Zenbat dantzari eraman ote zituen 1914ko gerrak?" Horrelako eta bestelako hamaika galderari erantzun bila abiatu da Jean Mixel Bedaxagar (Urdiñarbe, Zuberoa 1953)  Antzina Pika liburuan. Hainbat ikerketaren emaitza den lana Sü Azia elkarteak argitaratuko du, aurreikuspenen arabera, ekainaren erdi aldera. Jean Mixel Bedaxagar musikari eta dantzari zuberotarra herrialdeko dantzari eta musikarien [...]

By | May 2nd, 2018|Noticias|Comments Off on Zuberoako dantzari eta musikarien kontuak, Bedaxagarren liburu berrian

Gasteizko Folklore Akademiak dantzan jarriko gaitu

Bi ekimen aurkeztu dizkigu Gasteizko Udal Folklore Akademiak, dantzarako gonbitea dakarte biek ala biek. Batetik, urteroko Dantza plazan zikloa abiatuako dute maiatzaren 4ean. Bestetik, maiatzaren 12an Dantzatzen, kalez kale emanaldiarekin hiriko plazak hartuko dituzte dantzari txikiek. Gasteizko Udal Folklore Akademiak (GUFA) urteak daramatza Dantza plazan egitasmoa aurrera ateratzen. Hiru elementu barne biltzen ditu ekimenak: batetik, akademiako [...]

By | April 30th, 2018|Noticias|Comments Off on Gasteizko Folklore Akademiak dantzan jarriko gaitu

Nafarroako txistu ikasleak, lanean

Xabier Olazabal Etxegiak, Nafarroako Goi-mailako Kontserbatorioko irakasleak igorri digun artikulua duzue hauxe. Ikasturtea azken txapan sartu den honetan, urteko balorazioa egiten du, Nafarroako kontserbatorioetako txistu ikasleek egin lanaren errepasoa burutuz eta goraipatuz. Aurten, Nafarroako Goi-mailako Musika Kontserbatorioko txistu ikasleek bere biziko lana egin dute. Nahiz eta, hitzok idazteko momentuan oraindik ikasturtea bukatzeke den, primerako lana egiten ari [...]

By | April 30th, 2018|Noticias|Comments Off on Nafarroako txistu ikasleak, lanean

Badator Itziarko Erromeria Eguna

Argazkia: Andoni Lizarralde (CC) Maiatzak 5ean izango da aurtengo Itziar (Gipuzkoa) auzo-herriko Erromeria Eguna. Hamar urte betetzen duen honetan, bertan izango dira parte hartzen Hernani eta Debako txistulariak. Ohi bezala, egitarau betearekin dator eguna. Hamargarren urteurrena betetzen du Itziarko Erromeria Egunak. Aurtengo hitzordua maiatzak 5ean izango da. Andutz Kultur taldeak antolatuta, Euskal  Herriko Txistularien Elkartearen babesa [...]

By | April 26th, 2018|Noticias|Comments Off on Badator Itziarko Erromeria Eguna

ARGAZKI GALERIA: Hernaniko 23.Dantzari Festa

Apirilaren 22an, Hernaniko Dantzari Festaren azken egunean jasotako irudiak dituzue honakoak, bertan parte hartutako txistulariei egindakoa hain zuzen ere. Argazkiak: Juan Manuel Pagadizabal Urdanpilleta Albistea berreskuratu hemen.

By | April 26th, 2018|Noticias|Comments Off on ARGAZKI GALERIA: Hernaniko 23.Dantzari Festa