[BIDEOA] Iruñeko Udal Txistulari Banda eta Pamplonesa Musika Banda

Argazkia: Miguel Oses Urriaren 26an kontzertua eskaini zuten Iruñeko Pamplonesa Musika Bandak, Udal Txistu Bandak eta Iruñeko Gaiteroek elkarrekin, musika bandaren 100. urteurrenaren ospakizunen harira. Berriki, ETBk kontzertua eman du telebistaz. Duguna dantza taldeak facebook bidez zabaldu duen emanaldiaren lagina dakargu hona.

By | January 2nd, 2020|Noticias, Noticias|Comments Off on [BIDEOA] Iruñeko Udal Txistulari Banda eta Pamplonesa Musika Banda

[BIDEOA] Akasel

Argazkia: Adok Faktory - Silboberri Silboberri elkarteak sarean argitaratu ditu pasa den abenduaren 7an eskainitako Txistua XXI. mendean kontzertuko bideoak. Emanaldi horretan Jesus Etxeberriaren Akasel izeneko obra estreinatu zuten. Obra Aitor Amilibia txistulariak, Jose Antonio Hontoria soinujoleak eta Elur Arrieta perkusiojoleak estreinatu zuten. Bideo gehiago hemen. Kontzertuko egitaraua berriz, hemen.

By | January 2nd, 2020|Noticias, Noticias|Comments Off on [BIDEOA] Akasel

Mara-mara

Argazkia: Iruñea 1967. Olentzeroren lagunak elkartea Mara-mara heldu da negua eta urtea badoa bere azken dantzara. Ospakizunerako, balantzerako, alaitasunerako, triste egoteko,... askorako egunak datoz, baita gogoetarako ere. Olentzero hizpide izan du Oier Araolaza dantzari eta gure elkarteko bazkideak Berrian eta Aiaraldean. Nondik gatozen eta nora goazen jakitea ederra izaten da,  txistuak gure lur zabal eta [...]

By | December 24th, 2019|Noticias, Noticias|Comments Off on Mara-mara

Tuterako txistulariek eskuak bete lan

Argazkiak: Tuterako Txistulariak - Txistu Eskola eta Tuterako Txistulari Lehenengoak. Eguberriak eta Olentzero tarteko, eskuak bete lan ibiltzen dira txistulariak han eta hemen. Tuteran hala dabiltza egunotan, bertako bi txistu taldeak: Tuterako Txistulariak-Txistu Eskola eta Tuterako Txistulari Lehenengoak. Batzuk, adinekoen egoitzetan izan dira kontzertua eskaintzen eta besteak, eskualdeko hainbat herritan Olentzero laguntzen. Ohitura hartua dute Tuterako [...]

By | December 23rd, 2019|Noticias, Noticias|Comments Off on Tuterako txistulariek eskuak bete lan

Beltran eta Irigoien, Soinueneak Eguberrietarako prest duen egitarau oparoan

Oiartzungo Soinueneak eskaintza ederra osatu du Eguberrien karietara. Juan Mari Beltran eta Peio Irigoien txistulariek parte hartuko dute, besteak beste. Dantza plazan, kantu merendola, kale buelta, erromeria,... eskaintza zabala atondu du Soinuenea fundazioak egun hauetarako. Euskal kultura eta herri musika ardatz duen elkarteak egitarauaren barruan Juan Mari Beltran eta Peio Irigoien txistulariak izango ditu. Ekitaldi guztiak Oiartzunen [...]

By | December 20th, 2019|Noticias, Noticias|Comments Off on Beltran eta Irigoien, Soinueneak Eguberrietarako prest duen egitarau oparoan

[BIDEOA] Inprobisazioa txistulari baten ikusmiratik

Fermin Goñi txistulari eta tronpetajoleak Inprobizazioa txistulari baten ikuspuntutik izeneko ikastaroa eskaini zuen pasa den abenduaren 13an Iruñeko Pablo Sarasate kontserbatorioan. Saioaren une batzuk bildu dituzte bideo honetan EHTE Nafarroako kideek. Gehiago jakiteko irakurri berri hau.

By | December 19th, 2019|Noticias, Noticias|Comments Off on [BIDEOA] Inprobisazioa txistulari baten ikusmiratik

Gabon giroko kontzertua prestatu du Usartza txistulari taldeak

Eibarko Usartza Txistulari Taldeak, hainbat gonbidaturekin batera, kontzertua eskainiko du abenduaren 22an. Abesbatza, pianoa, metal boskotea eta musika eskolako ikasleekin bat, gabon doinuak emango dituzte txistulariek emanaldian. Udaletxeko arkupetan jarri dute hitzordua Usartza Txistulari taldeko kideek abenduaren 22rako. Ez dira bakarrik izango baina, ondoan izango dituzte eta Sostoa abesbatza, J.B. Gisasola Musika Eskolako txistu ikasleak, Isabel Laspiur piano jolea, Unai Cabanzón tronpeta [...]

By | December 18th, 2019|Noticias, Noticias|Comments Off on Gabon giroko kontzertua prestatu du Usartza txistulari taldeak

Txistu, piano eta ahots kontzertua Hondarribian

Peio Irigoien txistulariak, kontzertua eskainiko du Ignacio Arakistan piano jole eta Maria Martin Sopranoarekin batera. Hitzordua Abenduaren 22an izango da Hondarribian (Gipuzkoa). Hondarribiko Txistu Taldeak kontzertua antolatu du abenduaren 22rako kultur etxeko aretoan. Emanaldian Peio Irigoien txistularia, Ignacio Arakistain piano jolea eta Maria Martin sopranoa arituko dira arratsaldeko 6etan hasita. Irigoien eta Arakistain askotan jo dute [...]

By | December 18th, 2019|Noticias, Noticias|Comments Off on Txistu, piano eta ahots kontzertua Hondarribian