Zapi gorriak zerua du estaltzen

Asteburuan San Ferminak piztu dira Iruñea eta Lesakan, irudi aipagarri ugari utziz. Jai hauek sortzen duten guztia jasotzerik ez dago, baina hona hemen printza batzuk. Uztailaren 7an foku anitz Lesakara begira zeuden, herriak natural hartu duena albiste baitzen kanpoan: emakumeak ere petrilera igo dira. Pausu garrantzitsua dudarik gabe. Fokua pixkat mugituta, eguneko beste aktore garrantzitsuak [...]

By | July 8th, 2019|Noticias, Noticias|Comments Off on Zapi gorriak zerua du estaltzen

Hiriburuetako txistu alardeen garaia irekiko du Iruñeak uztailaren 9an

Jai giroan murgiltzear da Euskal Herria eta festarekin batera ohikoak diren txistularien alardeak etorriko dira. Hiriburuen artetik, Iruñea izango da aurrenekoa, ondoren Gasteiz, Donostia eta Bilbo etorriko dira. Iruñeako txistularien alardearekin, hiriburuetako txistu kontzertu handien denboraldia irekitzen dela esan dezakegu. Uztailaren 9an Nafarroako hiriburuaren txanda izango da, abuztuaren 5ean arabarrena, abuztuaren 10ean Donostiak hartuko du [...]

By | July 5th, 2019|Noticias, Noticias|Comments Off on Hiriburuetako txistu alardeen garaia irekiko du Iruñeak uztailaren 9an

Maitatia disko liburua eskuratzeko data berriak

Maitatia, txistularien doinuak disko liburua eskuratzeko aukera izango da Iruñeako, Gasteizko, Donostiako eta Bilboko txistu alardeetan. EHTEko bazkide bakoitzari ale bat dagokio doan, oraindik jaso ez dutenek hor izango dute aukera. Horrezgain, salmentan izango dira bai disko liburu formatuan eta baita CD-an. Maiatzaren 3an Deban aurkeztu zen Maitatia proiektua, Jose Ignazio Ansorena eta Donostiako Udal Txistulari [...]

By | July 4th, 2019|Noticias, Noticias|Comments Off on Maitatia disko liburua eskuratzeko data berriak

Txistulari elkarretaratzea egingo dute Tuterako jaietan

Uztailaren 28an, txistulariak Tuteran elkartzeko deialdia egin dute. Omenaldia, kalejirak eta bazkaria antolatu dituzte Beterri elkarteko kideek, Tuterako Txistu Eskola, Mugarik Gabeko Txuntxuneroak eta Tuterako Txistulariak Lehenengoak taldeen laguntzaz. Txistularien bilgune bihurtu nahi dute Tutera (Nafarroa), herriko jaien karietara, uztailaren 28an. Horretarako, deialdia egin eta eguneko programa aurkeztu dute antolatzaileek. Lan horretan Beterri elkartea aritu [...]

By | July 3rd, 2019|Noticias, Noticias|Comments Off on Txistulari elkarretaratzea egingo dute Tuterako jaietan

Portugaleteko 3. Txistu Kontzertuan parte hartzeko deialdia zabaldu dute

Portugaleteko Txistu Zaleak elkarteak antolatuta, Txistu Kontzertua izango da abuztuaren 15ean bizkaiko herrian. Hirugarren urtez ospatuko den emanaldian parte hartzera deitu eta errepertorioa ezagutarazi dute. Abuztuaren 15ean Portugaleteko San Roke plazan hitzordua jarri dute Txistu Zaleak elkarteko kideek, arratsaldeko 8etan Txistu Kontzertua eskainiko baitute. Hirugarren urtez antolatu duten emanaldian parte hartzera deitu diztuzte txistulariak. Horrez [...]

By | July 2nd, 2019|Noticias, Noticias|Comments Off on Portugaleteko 3. Txistu Kontzertuan parte hartzeko deialdia zabaldu dute

Silbote aldizkariaren 6. alea argitaratu dute

Tuterako Txistulariak Lehenengoak taldeak Silbote aldizkariaren 6. alea argitaratu berri du. Txistu munduaren inguruko agerkari hau, paperean zabaltzen dute Mugarik Gabeko Txuntxuneroek, txistulari.eus-ek berriz, pdf-ko bertsioa. 2013an sortu zuten Silbote agerkaria Tuterako (Nafarroa) Txistu Eskolaren eskutik. Diptiko itxurarekin jaio zena, indarra hartuz eta orrialdeak gehituz joan da urtez urte. Egun, urtekaria da, eta aurrera ateratzeko ardura Tuterako Txistulariak Lehenengoak taldeak du. Zabalkundea, Mugarik Gabeko Txuntxuneroek egiten [...]

By | July 1st, 2019|Noticias, Noticias|Comments Off on Silbote aldizkariaren 6. alea argitaratu dute

Aldizkari berria, eskura

Hauxe da gure Txistulari aldizkariaren ale berria, ale bikoitza gainera: 255-256a. Gaurtik aurrera bazkideen eskura txistulari.eus web gunean eta laster, inprentatik etxeetara helduko dena. Aste hasieran inprentan sartu zen Txistulari aldizkariaren 255-256 zenbaki bikoitza. Etxean jaso aurretik, web gunean kontsultatu eta deskaragatzeko aukera dute gure bazkideek gaurtik. Ale berria 2018ko uztailatik abendura doa. 116 orrialdek osatzen duten argitalpenean, klarertar musikagile zenbaiten zortzi pieza, askotarikoak, argitaratzen [...]

By | June 28th, 2019|Noticias, Noticias|Comments Off on Aldizkari berria, eskura

Sari bat izango du eskura Eibarko Txistu Egunaz gozatzera doan publikoak

Larunbat honetan, ekainaren 29an, Eibarko I. Txistu Egunaren karietara, publikoarentzako zozketa antolatu du Usartza taldeak. Irabazleak bi pertsonentzako menu bereziaz gozatuko du.  San Juan eta San Pedro jaien baitan lehenengo aldiz antolatuko dute Eibarko Usartza Txistulari Taldeko kideek Txistu Eguna. Ondarrua, Deba, Elgoibar eta Zornotzako txistulariek parte hartuko dute eibartarrekin batera. Hasieran auzoetatik ibiliko dira kalejiran, azkenerako erdigunera joz. [...]

By | June 27th, 2019|Noticias, Noticias|Comments Off on Sari bat izango du eskura Eibarko Txistu Egunaz gozatzera doan publikoak