Xabier Saldias eta Roberto Moso Bilboko Txistulari Alardean

Egan eta Zarama taldeko abeslariak oholtzan izango dira txistulariekin batera Bilboko Aste Nagusiko txistu kontzertuan. Hitzordua abuztuaren 25ean, 13:00ean plaza Barrian. Bilboko Udal Txistu Bandak antolatuta, Txistularien Alardea ospatuko da igande honetan Bizkaiko hiriburuan. Aurtengoan emanaldiak bi gonbidatu berezi izango ditu: Egan taldeko abeslari Xabier Saldias eta Zarama taldearen ahots Roberto Moso. Abeslari bakoitzak bere errepertorioko hiruna [...]

By | August 23rd, 2019|Noticias, Noticias|Comments Off on Xabier Saldias eta Roberto Moso Bilboko Txistulari Alardean

[AUDIOA] Aitor Amilibiari elkarrizketa Euskadi Irratian

Argazkia: Silboberri-Adok faktory Aitor Amilibia Musikeneko txistu irakasle eta Silboberri elkarteko kideari elkarrizketa egin dio Euskadi Irratiak, gaur Kursaalen eskainiko duen kontzertuaren harira. Euskadi Irratiko Kultur Lehioa saioan elkarrizketa egin diote Aitor Amilibia txistulariari. Jon Aizpurua kazetariak, gaur abuztuak 22, Kursaalen izango den kontzertuaren harira gonbidatu du Amilibia. Musikeneko irakaslea Jose Antonio Hontoria soinu jole [...]

By | August 22nd, 2019|Noticias, Noticias|Comments Off on [AUDIOA] Aitor Amilibiari elkarrizketa Euskadi Irratian

Txistua eta euskara eskutik Alesbesen

Mugarik Gabeko Txuntxuneroek deialdia egin dute txistu doinuak Alesbesko Euskararen egunean zabaltzeko. Hitzordua irailaren 7an izango da, izena emateko epea berriz, abuztuaren 31n itxiko da. Nafarroako Alesbes herrian ospatuko den Euskararen egunean parte hartuko dute Mugarik Gabeko Txuntxuneroek. Irailaren 7rako egitarau oparoa izango da aukeran. Parte hartu nahi duten txistulariek abuztuak 31rarte izango dute aukera izena [...]

By | August 21st, 2019|Noticias, Noticias|Comments Off on Txistua eta euskara eskutik Alesbesen

Gaztelu plaza, dantzazaleen topagune

Abuztuan eta irailean bueltan dira Gaztelu plazako dantzaldiak gaitero eta txistularien eskutik. Iruñeako Txistu Banda eta Iruñeako Gaiteroek dantzazaleak dantzan jarriko dituzte asterate eta ostegunero. Kalejirak, pasodobleak, polkak, zortzikoak… berriz ere entzungai izango dira Iruñeako bihotzean, Gaztelu plazan. Hiriburuko Txistu Bandaren eta Gaitero Bandaren eskutik, astearte eta ostegunero, publikoa dantzan jarri nahi duen ekimenaz gozatzeko aukera [...]

By | August 20th, 2019|Noticias, Noticias|Comments Off on Gaztelu plaza, dantzazaleen topagune

Dantza eta jana uztartuz datoz Aiko eta Eneko Atxa sulkaldaria

Aiko taldeak Slow food mugimenduarekin hitzarmena sinatuko du irailean. Elkarlan horren lehen fruitua Eneko Atxa sukaldari entzutetsuarekin elkarlanean prestatutako dantzaldi-afaria izango da. Sabin Bikandi txistulariaren taldeak bide berriak jorratzen darrai. Azkena, Slow food Km 0 elkartearekin irailean sinatuko duen hitzarmena. Elkarlan horren lehen emaitza irailaren 6an gauzatuko da, Eneko Atxa  sukaldariarekin elkarlanean. Gorka Izagirre upategiaren 42 by [...]

By | August 19th, 2019|Noticias, Noticias|Comments Off on Dantza eta jana uztartuz datoz Aiko eta Eneko Atxa sulkaldaria

[BIDEOA] Bidean

Xabier Zabala eta Garikoitz Mendizabalen proiektua da Bidean. Hainbat kolaboratzailerekin batera (Kaabestri taldea, Miren Fernandez abeslaria...) sortutako proiektua aurkezteko bideoa dakargu oraingoan. Orain arte eskainitako azken emanaldia uztailaren 13an izan zen Elorrion (Bizkaia), Musikaire jaialdiaren baitan.

By | August 16th, 2019|Noticias, Noticias|Comments Off on [BIDEOA] Bidean

[ARGAZKI GALERIA] Omenaldia Luis Maria Vitali Tuteran

Pasa den uztailaren 28an, txistularien elkarretaratzea eta Luis Maria Vital musikariari omenaldia ospatu zuten Tuteran (Nafarroa). Tuterako Txistu Eskola, Mugarik Gabeko Txuntxuneroak eta Tuterako Lehenengoak taldeak elkarlanean antolatu zuten ekitaldia Beterri elkartekoekin batera. Eguneko argazki hauek igorri dizkigu Fontso Jimenezek. Gehiago jakiteko irakurri honako berri hau.  

By | August 14th, 2019|Noticias, Noticias|Comments Off on [ARGAZKI GALERIA] Omenaldia Luis Maria Vitali Tuteran

[BIDEOA] San Sebastian soinu zaharra

Juantxo Vega txistulari eta flauta joleleak bideo berri hau igo du bere youtube kanalera. Bertan San Sebastian soinu zaharra eskaintzen du. Vegak berak horrela azaltzen ditu piezaren nondik norakoak: San Sebastian soinu zaharra Joan Inazio Iztuetak 1824an argitara eman zuen aintzinako euskal dantzen bilduman agertzen da. Soinu zahar hauek XVII eta XVIII mendeetan bizirik izan arren (batzuen jatorria [...]

By | August 13th, 2019|Noticias, Noticias|Comments Off on [BIDEOA] San Sebastian soinu zaharra