Argazkia: Jose Miguel Llano

Ez naiz ur handitan murgiltzera etorri: aurreskua, dantza eta politika, ondareari errespetua edo profanazioa,… Ez. Agurraren adiorako adierak, bide ematen dit nire bertsio xumea hona ekartzeko. Labur. Lehor, agian. Baina xamur, nahiko nuke. Ixiltasunari lekua utziz, gaur behintzat.

Hauxe da despedidea. Ia bi urteko ibilbidearen ostean, agur esatea tokatzen zait. Hala erabaki dute. Bidean pertsona eta proiektu interesgarri ugari topatu ditut, eta pozik esan dezaket txistuaren mundutxo hau bor-bor ari dela. Sortu eta sortu. Ez da dena gozoa izan baina, alde onarekin geratu gura dut gaur. Bidean lagun, konplize edo kolaboratzaile izan ditudan guztiei, bihotzez mila esker. Elkartasuna eta babesa eskaini didazunoi, besarkada estu bana. Bidean topatuko garelakoan, ondo bizi!

Christian Alemany Arteta

Euskal Herriko Txistulari Elkarteko komunikazio arduraduna (gaur arte)

*Bideoaren inguruko fitxa teknikoa (jotzaileak, moldatzailea,…) eta bertsioaren nondik norakoak hemen.