Jose Inazio Elias txistulariaren plaza taldea da Alaken. Ohikoak dituen plazak alde batera utziko ditu oraingoan eta epelera joko du taldeak. Izan ere, dantzaldi berezia eskainiko du Oiartzungo Pagoa aretoan otsailaren 28an.

Plaza dantzak eta jauziak dantzatzeko gogoz bazara, interesekoa izango duzu Alaken taldearen proposamena. Talde gipuzkoarrak ohikoak ditu dantzaldiak herrietako plazan, oraingoan baina, epelera joko dute. Otsailaren 28an emanaldia eskainiko du Jose Inazio Elias txistulariaren taldeak, Oiartzungo (Gipuzkoa) Pagoa kafe antzokia. Dantzaldian parte hartzeko aurrez izena eman beharra dago, lekua mugatua baita. Horretarako e-mailez kafeantzokia@pagoa.eus helbidera e-maila bidali edo 619 421 153 telefono zenbakira hots egin beharra dago. Sarrerak 10 euroko prezioa izango du, edatekoa barne.

Alaken taldea hobeto ezagutzeko, bisitatu beraien facebook orrialdea hemen.