Argazkia: Arabako Foru Aldundiaren Txistu Banda (2018) txistulariak.araba.eus

1935. urtean sortu zen Arabako Foru Aldundiaren Txistu Bandak bizirik darrai egun eta garai berrietara egokitzeko pausua eman berri du, web-gune propioa sortuz. Argazkiak, musika grabaketak, historia,… banda historiko hau hobeto ezagutzeko aukera paregabea.

Egun Maria Luisa Garay Uriartek (txistu lehena), Iñigo Belategi Aranburuzabalak (bigarren txistua), Javier Garrido Villarrek (silbotea) eta Iosu Fernandez de Larrinoa Lopez de Bergarak (atabala) osatzen dute Arabako Foru Aldundiaren Txistu Banda. Taldea 1935ean sortu zen Jesus Garcia zuzendari zelarik. Hastapenetan banda Miñoiak, Arabako Diputazioko polizia talde autonomoa, taldearen baitan kokatzen zen.

Jesus Moraza Zarate txistularia zuzendari zuelarik, bandak 50.urteurrena ospatu zuen 1985ean. Epe horretan 4 disko argitaratu zituen musika taldeak. Orain grabaketa guzti horiek entzungai dira sortu berri duten web gunean. Orrialdean, taldearen historia eta izan dituen partaideen berri jasotzen da, baita argazki bilduma bat eta taldearen inguruko hainbat jakingarri. Taldearekin harremanetan jartzeko bidea ere ematen dute bertan.

Hona hemen web guneraren helbidea: txistulariak.araba.eus.