Txistu, piano eta ahots kontzertua Hondarribian

Peio Irigoien txistulariak, kontzertua eskainiko du Ignacio Arakistan piano jole eta Maria Martin Sopranoarekin batera. Hitzordua Abenduaren 22an izango da HondarribianĀ (Gipuzkoa).

Hondarribiko Txistu Taldeak kontzertua antolatu du abenduaren 22rako kultur etxeko aretoan. Emanaldian Peio Irigoien txistularia, Ignacio Arakistain piano jolea eta Maria Martin sopranoa arituko dira arratsaldeko 6etan hasita. Irigoien eta Arakistain askotan jo dute organo eta txistu duoan, oraingoan baina, Arakistainek pianoa joko du eta ondoan ahotsa ere izango dute.

Egitaraua

Esku programa, musikarien curriculumarekin, hemen deskargatu dezakezue.