[ARGAZKI GALERIA] Olagain Udal Txistulari Elkartearen urteurren kontzertua

Argazkiak: Andoaingo Udala

Pasa den abenduaren 1ean, Andoaingo (Gipuzkoa) Olagain Udal Txistulari Elkarteak ginga jarri zion urte beteko ospakizunei, 40. urteurreneko kontzertuarekin.

Bastero kultur guneko oholtza lagun askorekin elkarbanatu zuen txistu taldeak: Alberto Agirre eta Aristondo abesbatzak, Soinuak Musika Eskola, Urki dantza taldea, Klaap dantza eskola, Andoaingo Erraldoien konpartsa, Loatzo Musika Eskola, Txabolin txistu elkartea, Jabier Gestoso gitarra jolea, Garazi Jauregi abeslaria, metal boskotea, Jon Beloki eta Unai Ormaetxea bertsolariak eta Ainhoa Aiartza aurkezlea. Hona hemen emanaldiko argazki batzuk: